Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Gainera, hainbat kultur-ekitaldi antolatu ditu

Zine, antzerki eta zarzuelarako doako 108 sarrera zozkatuko ditu Ibai-Artek

Ibai-Artek, Udazken kulturaleko kanpainaren barnean, azaroan, antzerki, zarzuela eta zinemarako sarrera bikoitzak zozketatuko ditu eta ikuskizun ezberdinak antolatu ditu kalean.

IRUDIAK ETA BEHEKO TESTUA: IBAI-ARTE / 2018ko azaroak 12, astelehena

 

Alde batetik, azaroaren 30a bitartean antzerki, zarzuela eta zinemarako sarrera bikoitzak zozketatuko dira Arrasate Txartelaren bitartez:

 

- Luisa Fernanda Zarzuelarako 8 sarrera bikoitz. Sariak azaroaren 17an banatuko dira, 13:15, Herriko Plazan.


- Doken Hamaika amaren seme (alaba) antzerkirako, 25 sarrera bikoitz. Antzerkia abenduaren 2an da. Erosketa Ticketeko sari hauek Amaia Antzokian bertan trukatuko dira.


- Valven producciones-en Erlauntza antzerkirako 25 sarrera bikoitz. Antzerkia abenduaren 23an da. Erosketa Ticketeko sari hauek Amaia Antzokian bertan trukatuko dira.


- Zinemako 50 sarrera bikoitz. Pelikula sarituak aukeratu ahal izango du. Ticketeko sari hauek 2019ko urtarrilaren 31 arte trukatu ahal izango dira Amaia Antzokian bertan.

 

595.Sarreren.Zozketak.IBAI-ARTE (id: 353473)

 

Honez gain, Ibai-Artek kultura kalera atera du programazio oparoa antolatuz. Hona hemen programazioa:

 

- Azaroak 17, eguerdiko 12etatik aurrera, KONTUKABI (ipuin kontalariak) Herriko Plazan.


- Azaroak 17, arratsaldeko 19tatik aurrera, WHAT A BAND (musika) Herriko Plazan.


- Azaroak 23, arratsaldeko 19tatik aurrera, SARA ALONSO (musika) Herriko Plazan.


- Azaroak 24, goizeko 11:30etatik aurrera, AM BIG BAND (musika) Arrasateko Kaleetan zehar

 

Gozatu Kulturaz eta etor zaitez Arrasatera!! Bertan espero zaitugu!!
*Ibai-Arteko edozein ekimenetan parte hartu nahi baduzu deitu 943793090 zenbakira

 

595.Sarreren.Zozketak2.IBAI-ARTE (id: 312640)

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE