Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
[Testua: Herrixa Dantzan]
Plazako Dantza ikastaroak Arrasaten
Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Hiru talde izango dira: oinarrizko maila, eta 'beteranoen' dantza-txokoak (bi ordutegi). Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 1ean abiatuta, maiatza bitartean. Izena ematea hil honetan AEDn eta Gazte Bulegoan. Dantzan ikasi nahi?

595.Ikastaroak.18.HERRIXA-DANTZAN (id: 381554)


Kartela eta testua: Herrixa Dantzan / 2018ko irailak 3, astelehena

 

 

Ikastaro hauen helburua da gaur egun Euskal Herriko plazetan egin ohi diren dantza molde guztiak ezagutu eta praktikatzea. Dela gela barruan gozatzeko, astero elkarrekin dantzan, baina batez ere gero edozein plazetan dantzara animatzeko. Ohi bezala, Patxi Monterok jardungo du irakasle.


TALDEAK ETA ORDUTEGIAK:

 

• Oinarrizko maila (hastapena): astelehena 18.00 - 19.30
• Dantza-txokoak (bi talde): astelehena 16.30 - 18.00 eta 19.30 - 21.00

 

EGITARAUA: egitarau osoa pantailaren behealdean ikusgai (pdf)

 

• Lotuan: pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa.
• Soltean: trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina.
• Jauziak
• Baztango mutil-dantzak
• Kontradantzak
• Ingurutxoak
• Joko-dantzak
• Gabotak
• Braleak
• Dantzak: Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza...


AURTEN OINARRIZKO MAILAN: oinarrizko erritmoak, lotuan (pasodoblea, polka, schottisch, baltsa, habanera, mazurka...), soltean (jota, porrusalda, fandango, arin-arin), Baztango zortzikoa, kontradantzak...


INFORMAZIOA / IZENA EMATEA (irailean)


• AED: 943 77 12 28 / aed@aedelkartea.eus
• Gazte Bulegoa: 943 25 20 65 / gaztebulegoa@arrasate.eus

 

  Artxiboa deskargatu Tamaina  
Tipo .Plazako_dantza_tradizionala_-_ikastaroetako_egitarauak.pdf EGITARAU OSOA IKUSTEKO KLIKATU HEMEN 123 KB Descargar 125899K


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE