Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Uztailaren 19tik 21era
Ibai-Artek Arrasate Blues jaialdia antolatu du
Elkarteak hainbat blues kontzertu antolatu ditu Herriko plazan eta hainbat tabernetan. Oraingoz, 8 talde eta 5 taberna gehitu dira proiektura, baina oraindik kartela ez dago itxita. Ibai-Arteren helburua da "beste herriko pertsonak erakartzea, eta arrasatearrei herrian gelditzeko arrazoi bat ematea".

 (id: 9659717)Testua eta argazkiak: Marijo Simon. 2019ko maiatzak 29, asteazkena.

 

Ibai-Artek Arrasateko Udalaren babesarekin  Arrasate Blues ekitaldia antolatu du. Ibai-Arteren helburua da ibilbide luzeko ekimen bat martxan jartzea da. Oraingoz, 8 talde eta 5 taberna gehitu dira proiektura, baina oraindik kartela ez dago itxita. Taldeek, hiru ez ezik,  arrasatearrak dituzte euren musikarien artean. The Song eta Aldaka talde gasteiztarrek eta Soriatik etorritako Blues Deluxe  taldeak osatzen dute kartela.

 

 (id: 9676734)Jaialdia uztailaren 19tik 21era izango da, eta bi aste lehenago Ibai-Arteko saltokietan elkarteko txartelarekin erosten duten bezeroen artean 2000 trago zozketatuko dira, egun horietan kontsumitzeko.

 

Ibai-Artek azarotik hilabete bakoitzeko hirugarren asteburuan  hainbat ekintza egin ditu, besteak beste, kontzertuak, saskibaloiko 3x3 lehiaketa, magia eguna,.... Irailaren 7an udako Merke-Merkauaren egunean,  Arrasate Atletiko Taldearen 75. urteurrenaren barruan, jauzien erakusketa egingo da. Ibai-Arteren asmoa da eta "beste herrietako bisitariak erakartzea, eta arrasatearrei herrian gelditzeko arrazoi bat ematea".

 (id: 9692739)

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE