Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
"Integraziotik sortutako entitatea ez da aurrezki-kutxa klasikoa izango"
CCOOek ez du Kutxan emango duen botoaren norabidea adierazten.

250 (id: 9775731)

 

Mondraberri- 2011/08/04

 

Ekai Center-ek euskal aurrezki-kutxen bankarizazio prozesuaren inguruko kafe-solasaldia antolatu zuen atzo, ostirala, Bilbon, Grupo Noticias-en kolaborazioarekin. Bertan, Euskadiko CCOO sindikatuko Aurrezki Kutxen sektoreko arduraduna den Patxi Ruizek nabarmendu zuen integrazioaren ostean, “aurrezki-kutxa klasikoa sortzea porrota” litzatekeela. Integraziotik irtendako entitatea “aurrezki-kutxa klasikoa” izango ez dela esateko, “BBK eta Caja Vital-eko biltzarretako botoen gehiengoaren norabidea ezagutzen dugu”, azaldu zuen, PNV, PSOE eta PP alderdiek hiru euskal aurrezki-kutxen prozesuari, printzipioz, emango dioten babesarengatik.

Atzoko jardunaldia euskal aurrezki-kutxen egungo integrazio prozesua analizatzeko antolatu den ekintza multzo baten barruan kokatzen da. Patxi Ruizek ez zuen argitu nahi izan CCOOek Kutxaren batzarrean dituen hamar konpromisarioen botoen norabidea. Entitate honetan, BBK eta Caja Vitalen gertatzen ez den moduan, beharrekoak izan daitezke botook integrazioa onartzeko.

Ruizek sektore finantzarioaren birmoldaketaren inguruko analisi bat azaldu zuen eta nabarmendu zuen, “nahiz eta modeloa zalantzan jarri den eta hau da gehien bat munduan eztabaidatzen dena, arazoa gestioan egon da”. Zentzu honetan, CCOOko arduradunarentzat, euskal aurrezki-kutxen integraziotik sortutako entitateak bere, “aurrezki-kutxa klasikoaren identitatea mantendu ahalko luke bere kaudimen mailengatik”, baina gaineratzen du egungo testuinguruan, Espainiako Bankuak aurrezki-kutxei eskakizun gehiago inposatzen dizkienean, “zaila da fusio tradizional bat defendatzea”. Halaxe egingo balitz, “Espainiako Bankuak entitatea zigortuko luke kapitalaren eskakizun handiagoekin”, esan zuen.

Honekin batera, denboran atzera egin eta, “duela urteak entzuten ari gara euskal aurrezki-kutxen arteko fusioa”, baina arrazoi ezberdinengatik egin ez dela esan zuen. 2005 eta 2008. urteetan fusio klasikoak proposatu zirela azaldu zuen Patxi Ruizek, baina ez ziren egin eta “orain fusio berri bat proposatzen da, baina orduan baino baldintza askoz okerragotan”, gaineratu zuen.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE