Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Jakinarazpen ofiziala:
Aurkeztu dute hartzekodunen lehiaketa Fagor Mastercook SArentzat
Konpainiak erabaki hau hornitzaileekin dituen betebeharrei aurre egiteko finantzazio gabeziak eraginda hartu du.

MONDRABERRI / 2013ko urriak 31, osteguna


 

Berriki informatu dutenez,  Fagor Electrodomesticosek aurkeztu du hartzekodunen lehiaketa Donostiako merkataritza-arloko epaitegian, bere filiala den Fagor Mastercook SArentzat. Konpainiak erabaki hau hornitzaileekin dituen betebeharrei aurre egiteko finantzazio gabeziak eraginda hartu du.

Diotenez, Poloniako filiala hartzekodunen lehiaketan sartzeak ez du eraginik Fagor Electrodomesticosengan, pasa den urriaren 16an, bere borondatez hartzekodunen aurre lehiaketan sartu zenez, lehiaketa legeak babesten duelako. Data horretatik aurrera, kooperatibak, legeak ezartzen dituen epeak mantentzen ditu, duen egoerari aurre egiteko eta berregituraketa eta jarraitze plana abian jartzeko behar duen finantziazioa aurkitzeko.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE