Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Tiro batek jo du, beste batek etxe bateko leihoa

Gizon bat tirokatu dute, kotxe bat erabiliz, Bañez doktorea kalean

595.Tiroketa.San.Andresen (id: 9760038)


Testua, bideoa eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / Dorretik egindako argazkia: Jon Azkoaga Ugalde / 2017ko apirilak 12, asteazkena


Erasoa gaur eguerdiko 13:20ak aldera egin da, Bañez Doktorea kalean, San Andresko haur parkearen ondoan.


Lekukoek azaldu digutenez, kotxe zuri batetik gutxienez bi tiro egin dituzte:

 

Tiro batek bizkarrean jo egin dio, eta beste bat etxebizitza bateko leihoaren kontra jo ei du.


Erasotua pakistandar jatorrikoa da, 40 urte ei ditu eta kebabak banatu ohi ditu motozikleta batean.


Tiroetako bat gutxienez bizkarrean eman dio, eta zulo bat egin dio, lekuko batek azaldu digunez. Ondoren, kotxekoek ihes egin dute.


Anbulantzia bat bertatu behar izan da, eta osasun zerbitzuetako iturriek azaldu digutenez, Donostia Ospitalera eraman dute zuzenean.

 

Udaltzaingoa eta Ertzaintza ere bertan dira, kaskilloen bila. Gai hauetan adituak diren ertzaintak ere bertan izan dira.

 

Bi tiro egin dira, batek gizonari jo dio bizkarrean eta bestea etxebizitza bateko leiho baten kontra jo ei du.

 

Erasoan ez da karabinarik erabili, eta Ertzaintzak adierazi du 22 kalibreko balak erabili ahal izan direla. Ikerketa zabalik dago. 


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE