Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Fagor Electrodomesticos hartzekodunen lehiaketan sartu da

Kooperatibaren jakinarazpena.

TESTUA: FAGOR ETXETRESNA ELEKTRIKOAK / 2013ko azaroak 13, asteazkena

 

Fagor Etxetresna Elektrikoak, Koop. E-ak gaur aurkeztu du, Donostiako merkatzaritza arloko epaitegian, hartzekodunen borondatezko konkurtsoa, berregituratze plana abian jartzeko ahalbidetuko lukeen finantzazio-akordioa lortu ez izanaren ondorioz. Datozen egunetan aurkeztuko da  hartzekodunen borondatezko konkurtsoa Taldeko beste sozietate filialentzat.

Erabaki honekin burutzen dira, arrakastarik gabe, Mondragon Korporazioarekin, instituzio publikoekin, inbertsio-fondoekin, erakunde finantzarioekin eta sektoreko beste konpainia batzuekin izandako negoziazioak. Une honetatik aurrera, epaileak izendatuko duen konkurtso-administratzaileak zehaztuko du enpresak hartzekodunekin hitzarmenen bat lortzeko bideragarritasunik duen edo, aitzitik, likidazioaren bitartez konpromisoei aurre egiteko formula eta epeak zeintzuk diren.

 

"Bihotzez sentitzen dugu enplegatuen, bazkideon eta hartzekodunen interesak babestuko lituzkeen jarduera produktiboarekin jarraitzeko bezainbesteko finantzaziorik eskuratu ezin izana" -adierazi du kooperatibako zuzendari orokorrak, Sergio Treviñok- "hala egin baitugu gure historiako 50 urte luzeotan, beti ere, gure enpresa-izaeraren zutabetzat hartuta geure ingurunean enplegua, aberastasuna eta garapen soziala sortzea".


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE