Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Eroskik bere bezeroei 30 milioi euro aurreztea ahalbidetu die 2009ko lehen sei hilabeteetan
Eroskik, kontsumitzaileak erosteko ahalmenean nozitzen ari diren galerari erantzuteko, preziorik merkeenaren eskaintza areagotu du 2009ko lehen sei hilabeteetan, aurrezteko egin dituen hainbat kanpainatan prezioak merkatuz. Horren ondorioz, bezeroek 30 milioi euro baino gehiago aurreztu ahal izan dute.
250 (id: 9239513)

 

 Arrasate, 2009ko uztailaren 18a


Aurrezteko politika horren bidez, Eroskik oinarrizko saskiko produktuetan preziorik onena bermatu nahi du beste lehiakideei dagokienez, betiere marka liderretako eskaintza zabalari uko egin gabe. Eroski markak kalitate egiaztatua du, kontsumitzaileak oso ongi baloratzen du, eta preziorik onena segurtatzen du kontsumoko oinarrizko beharren inguruan; aldi berean, Eroskiko dendetan eskaintza zabala dago fabrikatzaile marketan, eta produktu freskoetan ere atal erakargarriak ditu.

Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak Prezioen Behatokiko 2009ko Bigarren Seihilekoko datuek erakusten dutenez, Eroski ahalegin handia egiten ari da espainiar kontsumitzaileen erosketa ahalmenaren jaitsierari aurre egiteko. Txosten horrek Eroski Center nabarmentzen du, prezioak gehien jaitsi dituen marka gisa (%-6,6).

   

Halaber, Behatokiak Eroskik azken hilabeteetan kontsumitzaileekin izan duen konpromisoa azpimarratzen du, bertan analizatu diren produktuen kategoria desberdinei dagokienez. Ildo horretan, Behatokiak adierazi du Eroski dela elikagai enbasatuen eskaintza ekonomikoan gehien aurrezten duen marka (%38), produktu kategoria horretan prezio jaitsierarik handiena izan baitu (%-11,9).

Produktu freskoen atalean ere (haragia eta arraina), Eroski Centerrek dauka prezio jaitsierarik handiena, %-8,4 eta %-7,2, hurrenez hurren. Drogeriako produktuetan, berriz, bai Eroskik bai Eroski Centerrek erosketarik merkeena daukate, prezioak %17,5 jaitsi baitira.

   

2009an, Eroskik eskaintza komertziala erakargarriak egiten jarraitzeko asmoa du, aurrezteko eta bere bezeroei erosteko ahalmena transferitu ahal izateko. Bere jarduera eremuak izango dira eskaintza, erosteko esperientzia, eta formatuen modernotasuna/egokitasuna (hipermerkatua, denda txikia…).

EROSKI marka propioa izango da aurrerantzean ere aurrezteko tresna nagusia, baina bezeroek beren konfiantzazko beste markak ere aurkeztu ahal izango dituzte. Eta balioa eransteko elementuak gehitzen ere jarraituko da, hala nola nutrizio etiketa edo EROSKI markako produktuetan trans gantzak kentzea, osasunaren eta ongizatearen aldeko apustuaren barruan.

Horrez gain, lan egiten duen ingurunean aberastasuna sortzeko konpromisoaren barruan, hornitzaile lokalekin lan egitea bultzatzen jarraituko du, sektore produktibo horiek sustatuz, lehen sektorearen eta industrialaren garapen ekonomikoan eta sozialean laguntzeko.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE