Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Gogoratu du FED Fagor Taldearen sustatzaile izan zela

Ordainduk "postura neoliberala" salatu du Fagorren Batzarraren harira

595.Ordaindu.Manifestazioa.19.05.29 (id: 5008825)


Beheko argazkia: Ordaindu / Testua eta goiko argazkia: Gontzal Landa Herbias / 2019ko maiatzak 29, asteazkena

 

Ordaindu eta Eskuratu elkarteek manifestazioa egin dute gaur goizean Bolintxo okindegi ondotik hasita.

 

Mondragon Korporazioaren eraikinaren ingurura igo dira, testuinguru horretan Fagor Taldeak Batzar Orokorra egitekoa baitzuen.

 

"Gure azaroarentzat konponbidea" exijitu dute, gogoratuz Fagor Electrodomesticos izan zela Fagor Taldearen sortzaile eta sustatzailea.

 

Salatu duenez "Alustiza eta besteekin izan ginenan eskatu genien MCCk gurekin negozia zezala. Baina hala ere ordutik ez dute ezer egin".

 

"Enpresa bat erortzen uztea, bertako langileak alde batera uztea eta euren aurrezkiak ez itzultzea postura neoliberala da" gaitzetsi du Mikel Olabe ordezkariak.

 

595.Ordaindu.Manifestazioa.19.05.29.ORDAINDU (id: 5048034)

Aurrera begira, Ordainduk ekainaren 20rako manifestazio berri batera dei egingo du. Mobilizazioa Arrasaten izango da, arratsaldeko 18:30ean eta lunch bat ere izango du. "Ahalik eta leku gehienetan mobilizazioak gauzatzen jarraituko dugu".

 

Epaitegietatik oraingoz ez dago erantzunik: "Guk espero dugu laster erantzuna jasotzea. Hori jaso ostean Asanblada Orokorra deituko dugu".

 

Elkartearen Zuzendaritzak eskerrak eman dizkie "5 urteko mobilizazioen ostean, mobilizazioetan parte hartzen jarraitzen duten pertsonei". 

 

 


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE