Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

ESTARTA DANOBATEN INTEGRATUKO DA

Bi kooperatibek bat egitea adostu dute, merkatu globalean dimentsioa eta lehiakortasuna handitzeko.

Bi kooperatibetako Batzar Orokorrek Estarta Danobaten dute, "merkatuan lehiatzeko duten ahalmena areagotzeko".

Horrenbestez, enpresa integrazioaren prozesua ixten da, dimentsioa handitu eta merkatu globalean lehiarako ahalmena hobetzeko helburuarekin. Estarta artezteko makina zentrorik gabeak fabrikatzen ditu, eta 1996an sartu zen Danobat Taldean.

595.Danobat (id: 376764)

Batasunak dakar indarra

DanobatGroup hainbat markak osatutako taldea izatetik enpresa taldea izatera igaro da, zeinean markarik ospetsuenak bultzatu diren, hau da, Danobat eta Soraluce.

Homegeneizatzeko eta integratzeko ahalegin horri esker, orain DanobatGroupek ikuspegi bateratua helarazten die bezeroei eta merkatuari, eta, gainera, Makina-Erremintaren munduko ekoizle nagusien rankingean 30. postuan kokatu da.

DanobatGroup MONDRAGON Korporazioko Makina-Erremintaren dibisioa da. Taldeak, orohar, 1.173 pertsona enplegatzen ditu, horietatik 197 atzerriko ekoizpen lantegietan: Newall UK Ingalaterran eta Overbeck eta Bimatec-Soraluce Alemanian. Horrez gain, ordezkaritza komertzialak dauzka Frantzia, Italia, Estatu Batu, Brasil, Txina, India eta Japonian. Taldearen produktu nagusiak hauek dira: artezteko makinak, tornuak, zerrak eta zulatzeko unitateak, fresatzeko zentroak, puntzonatzeko eta tolesteko makinak eta trenetarako ekipamendua.

MONDRAGON Korporazioa
lau arloren inguruan egituratzen da: Finantzak, Industria,
Banaketa eta Ezagutza, eta gaur egun lehenengo euskal enpresa taldea da, eta Espainiako hamargarrena. 2009an 15.000 milioi euro inguruko diru sarrerak lortu zituen, eta langile taldean batez beste 85.000 pertsona baino gehiago aritu ziren.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE