Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Aurtengo txapelketa Aspanogi-ren alde antolatu dute

‘Artgazki’-k udazkeneko argazki lehiaketa antolatu du bostgarren urtez

Testua: Iker Murillo / Argazkiak: Artgazki / 2019ko urriak 18, ostirala.

 

Bost urtetik hona ohiturak agintzen duen bezala, ‘Artgazki’-koek udazkeneko argazki lehiaketa antolatu dute. Honela azaldu dute taldeko web ofizialetik: “Aurreko urteetan bezala, ongintzazko helburuetarako lehiaketa da. Aurkeztutako lanak selekzio bat ikusgai izango dira eta salgai jarriko dira. Bildutako dirua Aspanogi Gipuzkoako Haur Onkologikoen Gurasoen Elkarterako izango da”.

Oinarriak:


-Udazkena Euskal Herrian da argazkien gaia, bai basoetako paisaiak, ibaiak, itsasoak nola hiri eta landa ingurugirokoak.


-Parte hartzea libre da eta doan. Elkarte antolatzaileko kideek parte hartu ahal dute, baita zuzendaritzako kideek ere, epaimahaiko kide izan ezean.

 

-Hiru argazki bidali ahal izago dira gehienez ere, helbide honetara bidali ere: lehiaketak@artgazki.org. -Bidaliko diren argazkiek 240ppp eduki beharko dituzte gutxienez; eta haien alderik luzeenak, gehienez 50 cm, kamararen jatorrizko tamainuan.

 

-Argazkiak koloretakoak zein zuri-beltzezkoak izan daitezke.


-Argazkiekin batera datu hauek bidaliko dira: egilearen izen-abizenak, helbide elektronikoa, telefonoa, argazki bakoitzaren izenburua eta non dagoen eginda.


-Lehiaketara aurkeztutako argazkien egileak eurak direla bermatu beharko dute partaideek.

 

-Aurkeztutako argazkiek ezin izango dute inprimatuta eraman ez egilearen izena ez inolako anagramarik.


-Ezin izango dira aurkeztu beste lehiaketa batzuetan sarituak izan diren lanak.


-Azaroaren 20an, asteazkena, 22:00etan amaituko da argazkiak jasotzeko epea.


-Azaroaren 24an, igandea, jakinaraziko da epaimahaiaren erabakia, bai zein diren erakusketako argazkiak bai hiru argazki irabazleak.


-Berariaz debekatuta daude fotomuntaketa bidezegindako irudiak. Epaimahaiak baztertu ahal izango ditu bere iritziz manipulatuta dauden argazkiak, hala nola, irudiaren elementu bisualak erantsi, kendu edo lekuz aldatuz osatutakoak. Ez dira onartuko argazkiaren jatorrizko formatoa aldatzen duten errekorteak.


-Argazkigintzako eta irudigintzako pertsona kualifikatuek osatuko duteepaimahaia, eta irizpide hauek erabiliko ditu lanak baloratzeko orduan: teknika, originaltasuna, estetika eta kreatibitatea.

 

-Oinarri hauekin bat ez datozen lanak baztertu eta edozein sari hutsik uzteko eskubidea du epaimahaiak.


-Argazkirik onenak Arrasateko hainbat establezimendutan erakutsiko dira eta, ondoren, Kulturateko erakusketa aretoan. Lanak salgai jarriko dira, eta jasotako dirua ASPANOGI-Gipuzkoako Haur Minbizidunen Gurasoen Elkarteari emango zaio.

 

ARGAZKIEN GAINEKO ESKUBIDEAK

 

-Antolatzaileek eta babesleek irudiak erabiltzeko eskubidea izango dute –beste batzuek ere eduki ahala dute–, informazioa zabaldu edo ekintzaren bat sustatze aldera, eta lehiaketara aurkeztutako edozein argazki erakutsi, beti ere egilearen izena azalduta.

 

Sariak:

1. saria: garaikurra eta 300 €.

2. saria: garaikurra eta 200 €.

3. saria: garaikurra eta 100€.

Publikoaren saria: mendiko materiala, Columbus outdoor enpresak emandakoa.

 

2019ko urtarrilaren 24an, ostirala,19:00-etan,izango da sari banaketa. Argazkiren bat erosi dutenek ere egun horretan jaso ahal izango dituzte.

 

(id: 1182905)


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE