Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
2014ko udaberrirako hasiko dira Udala plaza eta Uribe Auzoa arteko errepide zatia konpontzen
GI-2620 orain arte Gipuzkoako Foru Aldundiaren menpe zegoen, baina gaur sinatutako hitzarmenari esker, aurrerantzean Arrasateko Udalak izango du bere ardura. Diputazioak 958.000 euro bideratu ditu obretarako.
Isei Barbero / 2014ko urtarrilak 10, ostirala

 

300 (id: 9214684)Arrasateko Udalak udazkenerako Uribe Auzoa eta Udala plaza bitarteko errepide zatiaren konponketak hasiko dituela iragarri du.  Iragarpen hori gaur –ostirala- egin dute, Bide, errepide eta azpiegituretarako foru diputatu Larraitz Ugartek eta Arrasateko alkate Inazio Azkarragaurizarrek sinatutako hitzarmenaren harira egindako agerraldi publikoan.

 

Hitzarmen honen baitan GI-2620 errepidearen Arrasateko zeharbidea, 19,400 eta 22,360 puntu kilometrikoen artekoa, Mugarrietako errotondatik Goiruko -Garaia- errotondaraino, hiri izaera izango du aurrerantzean.  Honenbestez, hemendik aurrera errepide zati hau udalerriaren titulartasunpekoa izango da, eta Arrasateko Udala arduratuko da hura artatu eta ustiatzeaz.  Orain arte Gipuzkoako Foru Aldundia arduratzen zen bere kudeaketa eta mantenuaz.

 

Mantenu lan horiek suposatzen duten kostua jakiteko balorazioa egin du Diputazioak, eta honen arabera 958.000 euro bideratu ditu Arrasateko Udalera.  Azkarragaurizarrek aditzera eman duenez, diru hori Udala plaza eta Uribe Auzoa bitarteko errepide zatia konpontzeko bideratuko dute.  Obra hauek udazkena eta uda bitartean hasiko direla jakinarazi du alkateak, eta sobratzen den dirua proiektuaren fase berri batera bideratuko dute. 

 

Izan ere, Foruen eta Udala plazen arteko zatian ere zenbait aldaketa aurreikusten ditu Hirigintza Sailak.  Hauen artean, zonalde horretako errepidea txikitu eta espaloiak handitzea leudeke, “bizikleta eta oinezkoei garrantzi gehiago emanez”.  Honek zirkulazioan ere eragina izango luke, pisu handiko ibilgailuek –salbuespen batzuekin- bertatik igarotzea debekatutako edukiko bailukete, eta gehienezko abiadura ere jaitsiko litzateke.  Esan bezala, Uribe Auzoa eta Udala plaza bitarteko konponketetatik sobratzen dirua bideratuko dute aldaketa horiek egiteko beharrezkoak diren lanak hasteko.

 

Ugarte eta Azkarragaurizarrek zonalde horretan trafiko-mailak azkenaldian behera egin duela nabarmendu dute.  Azaldutakoaren arabera, horren arrazoiak “batez ere” bi izan dira:  “alde batetik Olandixoko tunela zabaltzea, eta bestea Fagor Etxetresnen itxiera”.

 

 

Erlazionatutako albisteak:

 

Zabalik dago Garaia-Takolo bidearen proiektuko alegazio-epea

 

 

 

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE