Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Zientzia eta Teknologiaren Astearen barnean
Garaia Parke Teknologikoak ate irekien jardunaldia egingo du azaroaren 9an
Arrasateko zein Debagoieneko gizarte guztiak hurbildu eta parkeko enpresak ezagutu ahal izan ditzan, eta gaur egun diziplina desberdinetan aplikatzen diren teknologiekin esperimentatu.

 (id: 9032098)Testua eta kartela: Garaia Parke Teknologikoa. Argazkia: MB artxiboa. 2019ko urriak 30, asteazkena.

 

Egunotan Zientzia eta Teknologiaren Astea ospatzen ari da, eta Garaia Parke Teknologikoak, beste urte batez, plazer handiz, bat egingo du ekimenarekin. Hortaz, datorren azaroaren 9an, Garaia Parke Teknologikoak ate irekien jardunaldia egingo du, Arrasateko zein Debagoieneko gizarte guztiak hurbildu eta parkeko enpresak ezagutu ahal izan ditzan, eta gaur egun diziplina desberdinetan aplikatzen diren teknologiekin esperimentatu.

 

Goizeko 10:30ean irekiko da esparrua,  eta 11:000etatik aurrera ez da ezer faltako parkeko enpresekin batera antolatzen den ekitaldian.Etxeko gaztetxoentzat, halaber, puzgarriak, marrazketa tailerrak, Legogunea eta beste hainbat gauza ere egongo dira.Teknologiaren eremuari lotutako zenbait jarduera antolatu dira publiko guztientzat (3D inprimaketa, Errealitate birtuala eta Robot Humanoide bat).

 

Talde txikietan, 11:15etik 12:00etara bitartean, bisita gidatua egingo da parkeko zenbait enpresatan barrena, eta euren ateak ireki eta zer egiten duten eta beste bitxikeria batzuk kontatuko dizkigute.Gainera, aurtengoan, mikrobus bat izango dugu, parkeko goialdeko instalazioak bisitatzeko eta LKS Ikerlan eta Edertek eraikinak ikusteko.

 

Aldi berean, XXI. mendeko gizartean adinekoak ahalduntzeari buruzko gogoeta egin nahi dutenentzat, hitzaldi batera joan ahal izango gara, “Adineko liderrak gizartearentzat” izenburupean, halaber Garaian kokatuta dagoen BiziPoz enpresaren eskutik.

Eta, amaitzeko, zozketak egingo ditugu, eta luntx bat, parkeko kideen eta bisitan etorritakoen artean esperientzia partekatzeko.

 

 (id: 9087722)

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE