Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Olarteko eta Zurgin kantoietan esaterako

Laprast ez egiteko tratamendua aplikatu du Udalak alde zaharrean

Herritarren kexetan oinarrituta, tratamendu kimikoa aplikatzen du. Antideslizantes Ziur enpresak aplikatu du azidoa, 4.579'6 euroren truke.

590.Zoru.Ez-labankorra.Oscar.Garcia (id: 9051580)


Testua eta argazkia: Gontzal Landa Herbias / 2019ko urriak 16, asteazkena

 

Alde zaharreko zoruak poro edo zulo oso txiki batzuk ditu bere goiko partean. Hala ere, oinezkoek, ibilgailuek, garbitasuneko makinek,... zoruaren gainetik igarotzean, zikinkeria uzten dute, eta zikinkeria hori zuloak ixten doa.

 

"Adibidez, oinezkoen zapatek koipe bat daukate, eta zoruaren gainetik ibiltzean, koipea poroan sartzen da", Udaleko Mantentze eta Zerbitzuak alorretako zinegotzi Oscar Garciak azaldu duenez.

 

"Garbitasuneko makinak, zikinkeria mugitzean, poroak tapatzen joaten dira denboraren poderioz". Horien ondorioz, zoruaren gainean geruza bat sortzen da, eta geruza horrek zorua labainkor egiten du. Hau da, zoruko poroetan pilatutako zikinkeriak labainkor egiten du".

 

Herritarrek erorikoen eta antzekoen ondorioz, Udalari kexak aurkezten dizkiote, eta "horietan oinarrituta, guk Arrasateko puntu beltzen mapa egiten dugu, eta tratamendua puntu horietan egiten dugu".

 

Horren aurrean, Udalak azken hamarkadetan "gutxienez lautan tratamenduak aplikatu ditu, eta gutxienez bi eratakoak izan dira", hain zuzen, zorua labaingarria ez izateko:

 

Lehen metodoa bigarrena baino "eraginkorragoa da" baina eragozpen bat dauka: "Zorua zikintzeko azalera gehiago sortzen duela".

 

Azido bidezko tratamendua Maritxu Kajoiren osteko astelehenean aplikatu zuten, Antideslizantes Ziur enpresak hain zuzen. "Maritxu baino lehen egin izan balitz, kaleak garbitzeko erabiltzen diren produktuek tratamendua kaltetuko lukete". 

 

Tratamendua aplikatzeko "beharrezkoa da zorua lehor egotea, hotz handirik ez egitea, bero handirik ez izatea, eta oinezkoek eta ibilgauek bertatik ez igarotzea. Tratamendua, azidoa lehortu bezain pronto eraginkorra da".

 

Tratamendu kimiko honek zabaldu egiten ditu poroak eta zorua garbi uzten du, zorua abrasibo utziz. Ondorengo tokietan aplikatu zen:  

  • Zurgin kantoian: 204'91 metro koadrotan
  • Olarte kantoian: 153'26 metro koadrotan
  • Iturriotz kalean: 220'38 metro koadrotan
  • Erdiko kalean: 32'5 metro koadrotan
  • Bizkaia etorbideko igogailuaren sarreran: 25'08 metro koadrotan
  • Guztira: 636'13 metro koadrotan

Udalak lan hauen truke 4.579'6 € ordaindu ditu, eta pentsaurrekoan ez du zehazterik izan zenbateko horrek BEZa barne duen edo ez.

 

Oscar Garciak nabarmendu du Ferrerias eta Erdiko Kalearen arteko elkargunean, botika parean, hainbat oinezkok laprast egiten dutela, eta beraz puntu beltz bat dela.

 

Azaldu duenez, alde zaharrean bi zoru mota daude: granitozkoa eta granitozkoa leundua. Beta zuria daukan granitoa Quintana de la Serena herrikoa da (Extremadura), Arrasateko biztanle ugariren jaioterria. "Marka erregistratua dauka".

 

Zenbat iraungo du tratamenduaren eraginkortasuna? Antideslizantes Ziur enpresaren arabera, "bospasei urtetan eraginkorragoa izango da". Hala ere, Udalak horrelako tratamendu bat "orain direla bizpahiru urte egin genuen", baina "denboraren poderioz, eta erabileraren erabileraz, orain beharrezkoa ikusi dugu berriro egitea".

 

Ignazio Zuloagan ere tratamendu hau egitea "aztertzen ari gara, kexaren bat aurkeztu delako. Horrelakoetan, Udaleko Mantentze alorreko buru Asier Altunak, Udaleko Zerbitzuak alorreko buru Amaia Aranak eta hirurok tokira bertaratzen gara, eta zapata mota ezberdinak erabiliz, zoruaren egoera aztertzen dugu".

 

Ondorioztatu dutenez Ignazio Zuloagako kasuan baldosa iristagarria da "zapata motaren arabera". Beste auzo batean ere tratamendu hau egin zen aurreko legealdian. 

 

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE