Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Amenabar eta Oskarbi dendetan pintaketak egin dituzte

Pintaketak egindako gazteek jakinarazi dute pintaketa hauek Oskarbiren 7 langile kaleratzeen aurkakoak direla, baita Amenabarrek Arrasaten "eraiki asmo duen luxuzko etxebizitzen proiektutzarraren" aurkakoak ere.

595.Pintaketak.Amenabarren1 (id: 9419074)


Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2019ko azaroak 6, asteazkena

 

Gaur goizaldean gazte batzuek pintaketa batzuk egin dituzte Amenabar eraikuntza enpresaren egoitzan eta Oskarbi zapata dendan.

 

Olarte kalean pintaketak egin dituzten gazteek "seinalatze-ekintzak" bezala definitu dituzte. Oskarbiko pintaketak egin dituzte "bertatik zazpi langile kaleratu dituztelako, hain zuzen ere euren eskubideen alde mobilizatzen saiatzeagatik".

 

595.Pintaketak.Amenabarren2 (id: 9436406) 

Adierazi dutenez "denon artean, burgesiak bere pribilegioetatik hartzen dituen horrelako neurri krudelak salatu egin behar ditugu, eta arduradunak presionatu".

 

Amenabarri dagokionean, "Arrasaten eraiki asmo duen luxuzko etxebizitzen proiektutzarra seinalatu nahi izan dugu".

 

595.Pintaketak.Amenabarren3 (id: 9458950) 

"Etxebizitza eskubidea espekulazio kapitalistaren esku inoiz baino gehiago geratu da", eta testuinguru honetan "gazteok izugarrizko zailtasunak dauzkagu gure bizi proiektua garatzeko". "Etxebizitza beharrak bankuen edo burgesia inmobiliarioaren eskuetan uzten gaitu bizitza osorako".

 

Konponbidea, gazte hauen arabera, "burgesiari boterea eskuetatik kenduko dion eta eskubideak errespetaraziko dituen sistema sozialista baten alde antolatzea da". Gehitu dutenez, "demokraziarik ez dago kapitalismoaren diktaduran".

 

595.Pintaketak.Oskarbin (id: 9487860)

 

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE