Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
''Udalak auzoekin komunikazioa berreskuratu behar du''

EH Bilduk proposatu du udal-zerbitzu batzuk, kultura, kirola,... deszentralizatzea

Koalizioak jakitera eman du auzo-alkatetzak ez direla eratu azken 4 urteetan. Horren aurrean, Maider Morras alkategaik planteatu ditu "auzo-alkatearen figura eta auzo-batzordeak berreskuratzea".

595.Hautesk.19.EHBildu.Auzoak (id: 9636704)


Testua eta argazkia: Gontzal Landa Herbias / 2019ko maiatzak 17, ostirala

 

Euskal Herria Bilduk prentsaurrekoa egin du gaur eguerdian Uribe auzoan, auzoen inguruko ikuspuntua adierazteko.

 

Ezagutzera eman du Udalak azken 4 urteetan ez duela Auzo Batzorderik eratu, eta badirudi auzo-alkatetza bat soilik abiatu dela.


Musakola oraingoan ez da salbuespena izan: "Ziorlan Jai Batzordea soilik eratu da, baina ez Auzo-alkatetza. Jai batzorde hori elkarte bezala eratuta dago, bere CIFarekin".


Udaletxeko oposiziotik "EH Bildutik eta auzoetatik eskatu izan da auzo-alkatetzak eratzea, baina orain arteko Udalak erabaki du ez eratzea".


Maider Morras alkategaiak adierazi du "auzotarrak direla tokian tokiko beharrak ondoen ezagutzen dituztenak". Kepa Urteaga hautagaiak gehitu du "auzo-alkateak auzotarrentzat erreferentzia direla eskaeraren bat egin behar dutenean".


EH Bilduk planteatzen du datorren legealdian Udalak auzoekin "komunikazioa berreskuratzea, eta horretarako auzo-alkatearen figura eta auzo-batzordeak berreskuratuko ditugu", Maider Morrasek aurreikusi duenez.


Horrela, "auzo bakoitzaren inguruko diagnosia egingo" litzateke, "hirigintzari dagokionez, zein plan integral egin daitezkeen zehazteko, baita irisgarritasunaren inguruko beharrak ere, auzoak ahalik eta erosoenak egiteko".


Koalizioak gura du "auzoak biziberritzea, adibidez ni Santa Marinan bizi izan nintzen, eta garai hartan auzo oso bizia eta alaia zen". Horretarako, EH Bilduk deszentralizazio prozesu bat planteatzen du:

  • Udal-zerbitzuak deszentralizatzea
  • Zuntz optikoa urtebeteko epean jartzea
  • Kultur ekitaldiak auzoetan ere egitea
  • Auzo-udaltzaina martxan jartzea
  • Auzo bakoitzak kirola egiteko gune bat izatea
Kiroletan sakonduz, koalizioak proposaturiko deszentralizazioan, hainbat kirol-azpiegitura egingo lirateke:
  • Iturripe kiroldegia konpontzea
  • Erguinen kirola egiteko makinak jartzea
  • Pertsonan nagusientzako gimnasio bat Txaetan jartzea
  • Pertsonan nagusientzako gimnasio bat Makatzenan jartzea
  • Pump track bat egitea
  • Parkour bat Musakolan egitea
  • Bidegorri sarea osatzea
  • Boulder txiki bat San Andresko Maiatzak 1 plazan egitea
  • Uarkapeko gimnasioaren antzeko bat San Andresen jartzea

Alde horretatik, Maider Morras eta Kepa Urteaga hautagaiak gaur arratsaldean Makatzenako bizilagun batzuekin bilera egingo dute auzunean, auzotarrek dituzten beharretan sakontzeko.


Maider Morrasek azaldu du "proposamen pilo bat jasotzen ari garela EH Bilduren komunitatetik nahiz kanpotik. Gero ideia horiek auzolagunekin landu beharrekoak dira".


Orokorrean adierazi du "Arrasateri buruzko ikuspegi integral bat osatzea, kirolekin egin genuen bezala. Orain zerbitzuak, irisgarritasuna eta hirigintza orokorrean lantzen gabiltza, Arrasate osorako".


Koalizioatik azpimarratu dute azken hamarkadetako "Arrasateko berezitasun bat izan da auzo-alkatetzak izan direla eta funtzionatu dutela".

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE