Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Durangoko Azokan aurkeztuko du

La Banda del Abuelok 'Rockanrolla mailu bat da' CD-liburua landu du

Talde arrasatearraren iritziz, rock & rollak "establishmentaren aurkako mailua" izan behar du, eta hala islatzen du lan berriko 6 abestietan. Diskarekin bat, Josu Arteagaren 6 kontakizunez osaturiko liburuxka aurkeztuko da.
570.Rockarrola.Mailu.bat.da.LA.BANDA.DEL.ABUELO (id: 8910695)

BEHEKO TESTUA ETA ARGAZKIA: LA BANDA DEL ABUELO / 2017ko azaroak 7, martitzena
 
Rockaren burbuilak eztanda egin zuen, eta, soilik bertatik bizi direnak, nahiz eta rockean ez sinistu, eta besteak, militanteak, berarengan sinisten dutenak (edo ez) geratu dira, rocketik bizirauteko esperantzarik izan ez arren. Gainontzekoak honako hauetara igaro dira: Radio3 “modernosoak”, Euskadi-Gaztea “guapo eta zuzenak” edo regueton “maritxulo eta kaspaz” beterikoetara. Rockak, nolanahi ere, gogor eusten dio, zaharkitua, nekatua, bere betiko getoan, baina tente betiere. (Hezitua izan aurretik) rocka zera izan da, gure iritziz:
 
Kontzientzien mailua, establishmentaren aurkako mailua, guztien kontrako mailua, literatura bezala, poesia bezala (Gabriel Aresti), izen hori merezi badu, bederen. Bestela, deitu dezagun zuzenean “pastitxe”, industria edo txosnetarako zein dentisten itxarongeletarako musika haria, baina ez rock & rolla.
 
La Banda del Abuelok euskarazko sei abesti aurkezten ditu, gitarra eta erritmo pisutsuak gailentzen direlarik, hitzetan, Gabriel Arestiri, Joseba Sarrionandiari, Antonio Belarteri edo Artze-Laboari keinuak eginez, sei abesti ezberdin baina aititen zapore bereziarekin zipriztinduta. “Aitaren duplexa”-k gizarte honen “aburgezazioari” egiten dio erreferentzia (Arestiren “Aitaren Etxea”-ren berrirakurketa), umorez eta letxe txarrez betea. Loaldi orokortu honen salaketak, “Lo ta mehe dana galdu arte” abestiarekin aurkitzen du jarraipena, “Jo ta ke irabazi arte”-ri buelta ematen diolarik, oraingoan rock gogorraren ildotik. “Ezin dut maite gauza bat eta bere kontrakoa” bluesa, amodiozko istorioa da, gorroto genituen enpresa horiek direlarik abiapuntua, deslokalizatuak izan ziren arte, nahiz eta gero samintasunak harrapatu.
 
“Mihura” egozkorra da, sekula zapalduak ez diren gutxiengoen bezalakoa, mihura hilezkorra den landarea baita. “Mailua”-k biktimismoaren biktimei buruzko istorioa dakarkigu, biktimarioen bila eta “Euri ura”-k kutsu erromantikoa erakusten du, etsipenezkoa eta hezurdura estukoa. Jose Rosqueirok, taldearen ezagun zaharrak, behin baino gehiagotan sonorizazio lanak modu ezinhobean burutu dituenak, Madril eta Euskal Herri bitartean, grabatu, nahastu eta masterizatu ditu.
 
Diskaren alboan, Josu Arteagaren sei kontakizun aurkituko dituzu. “Aititen” partaidea da ahotsetan eta baxuan, eta bere “Historia Universal de los hombres gato” eleberria bigarren aldiz estatu espainiarrean eta lehen aldiz Mexikon argitaratua izan da. Oraingo honetan, argitalpen ezberdinetan zehar sakabanaturik zeuden sei kontakizun bildu ditu. Mailuaz jotako literatura, mailuaz tenkatutako rockaren apaingarri, CD-Liburuxka batean, eta liburua izanik, PPk musika eta bereziki rocka zigortzen duen einean, %21eko BEZa sahiestea lortu du. Badakigu ipurdia zuri zuenaren oinordekoei ez zaiela rocka atsegin eta ipurdiak miazkatzen ez baditu, are gutxiago. Edizio, maketazio, promozio eta banaketaz “Desacorde Ediciones”-eko (Vallecas) Bego eta Jorge eta DDT banaketak taldeko (Euskal Herria) Omar arduratu dira.
 
 
Elkarrizketa: "Uste dugu rockak mailu bat izan behar duela, eta CD-liburu honek rocka eta literatura martilleroa dauzka"
 
- Bost urte isilik eta agerraldi publiko oso gutxi. Zertan aritu zarete zuen aurreko 'La sed del fuego' lanetik?

- Gure didjeridoo eta showak lan kontuak eta kontu pertsonalak lehenetsi zituen, eta hirukote formatuaren aldeko apustua egin dugu. Beti izan dugu gustuko baina eszenatokia betetzea eskatzen du. Gure hirukote soinua konposatzen eta trinkotzen jardun dugu.

- Zein ekarpen egiten du 'Rockanrolla mailu bat da' CD-liburuak soinuari dagokionez eta proposamen gisa?

- Soinuak ez du aurreko soinuarekin zerikusirik. Erabateko autogestiotik (grabatzen, nahasten eta masterizatzen) Jose Rosqueirorekin lan egitera igaro gara. Berak ekoiztuak ditu Hechos Contra el Decoro, Sin dios, ... eta gure zuzenekoak sonorizatu zituen, argi zeukan gure soinua nolakoa izan behar duen. Aldea erabatekoa da aurreko lanarekin alderatzen badugu. Abestiak askotarikoak dira baina "aitite"ren izaerarekin hard rock, punk eta blues ukituekin (deseraikia!). Letrak gure baxujole eta ahotsarenak dira, eta beti bezala mamitsuak, genio txarrekoak eta dotoreak dira. Horietako batzuk inspiratuta daude Joseba Sarrionandia edo Antonio Belarte bezalako poetetan. Antonio Belarterekin askotan kolaboratu dute, bere olerkiei, errezitaldiei eta bideoei musika jarriz. Uste dugu rockak mailu bat izan behar duela, G. Aristik poesiaren inguruan esan zuen bezala, eta duda barik CD hau eta bere ondoko liburua, biak ala biak, rocka eta literatuta martilleroa dira.

- Hedabideentzako entzunaldian 'Aitaren duplexa' abestia nabarmendu zen, laneko singlea da?

- Gure produktoreak esan zuen 'hit'a zela maketa entzutean. Oso ondo dago, eta bere letra oso adar-jotzailea da, Gabriel Arestiren 'Aitaren etxea' olerki ezagunaren berrirakurketa bat egiten du. Abesti honekin barre egiten diegu egungo gizartearen burgesamenduari eta gure buruari, baina nire ustez 'Euri ura' edo 'Mailua' ere singleak izan litezke. Produktoreari esker, ondo osotutako abestiak dira gure iritziz, eta kolpe itzela dira entzumenerako.

- Zuen aurreko lana Latinamerikako irratietan entzun zen, milaka deskarga izan ditu eta Kubatik bira egiteko aukera izan zenuten. Zein dira zuen aurreikuspenak disko berriarekin?

- Venezuela, Cuba, Mexiko, Brasil, Ekuador eta Amerikako Estatu Batuetako irrati-emisoretan entzun zen gure abestirik ganberroena: 'Culo de luciérnaga'. Kutxi Romerok (MAREA) abestu zuen, bideoklip bat Youtuben jarri genuen eta erantzuna ikaragarria izan zen. Amerikako txoko guztietatik mezu ugari iritsi zitzaizkigun, baita zuk diozun bezala, David Chapet-en gonbidapena ere. Bera promotore eta editore kubatarra da Brutal Beatdown Records-en, eta gonbidapena egin zigun Subte Death fanzineko Omar Vega-ren bitartez iritsi zitzaigun, irlatik bira egin genezan. Ez genuen horrelakorik merezi, ezta gutxiagorik ere, eta lan-arrazoiengatik ezin izan genuen egin. Baina eskertu beharrean gaude, izan ere gonbidapena bere horretan guretzat gauzatutako amets bat da.

- Zergatik CD-liburu formatu berezia?

- Gure baxujole eta ahotsak eleberri bat argitaratu zuen ('Historia universal de los hombres gato') eta berrargitaratua izan da (Desacorde ediciones), baita frantsesera itzulia ere. Gainera, Mexikon argitaratuko da (Fides) eta beste liburu bat eskatu zitzaion, ondorioz bereak dituen sei kontakizun basati sartu ditugu lanean, rockanroll martillero honentzat osagai ezin hobea. Horrela produktu erakargarriago bat lortu dugu, disko soil bat baino erakargarriagoa, eta era beran, Arteagaren idatzi berriak espero zituen jendeari erantzun bat eman diogu.

- Ezagunak zarete zuen bideo 'lowcost'engatik ('Giltzapeko bihotza', 'Sorkampana soltando lastre' edo 'Culo de luciérnaga') eta zuen zuzenekoengatik. Bideoren bat prestatu duzue? Zuek zuzenean ikusteko datarik badago?

- Bideoaren bat egingo dugu noski, baina oraingoz buru-belarri gabiltza CD-liburuaren aurkezpena prestatzen. Abenduaren 6an izango da, Durangoko liburu Azokan. Ondoren, data gehiago egongo dira Euskal Herrirako, Andaluziarako eta Madrilerako.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE