Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Mundukidek zenbait ekintza antolatu ditu aste hontarako

Mondragoneko kooperatiben inguruan sortutako erakundeak 20 urtebetetzen ditu, egindako lanaz “harro”

Testua: Iker Murillo / Argazkiak: Mundukide, 2019ko azaroak 3, igandea

20 urte pasa dira kooperatibetako langileak izateaz gain denbora librean ONGtan boluntario moduan ari ziren hainbat pertsonen ekimenez Mundukide sortu zenetik. Proiektu txikiez haratago, eragin handiagoa izango zuten proiektuak martxan ipini beharra sentitzen zutelako. Orain, bi hamarkada hauek ospatzeko helburuarekin, zenbait ekintza prestatu dituzte herrian hurrengo astean zehar. Besteak beste aurkezpenak, bilerak eta musika izango dira protagonistak Arrasateko puntu ezberdinetan.

Lehenengo ekitaldia Azaroak 4 astelehena izango da arratsaldeko 15.00-etan Kulturateko Garibai gelan. Bertan, Brasil eta Colombiako lankidetza programetan Mundukiderekin elkarlanean ari diren mugimendu sozial eta kooperatibetako kideak izango dira aurrera eraman duten lana aurkezteko helburarekin.

 

 (id: 8807674)

 

Ostegunean 18.30etatik aurrera Kulturateko Klaustroan Mundukideren 20. Urteurreneko ekitaldia antolatu da. Ane Irazabal kazetari arrasatearrak zuzenduko du ekitaldia eta gonbidatuak besteak beste, Mundukideko sortzaileak, bazkideak, boluntarioak, kooperante ohiak, erakunde eta kooperatiba bidelagunetako ordezkariak, GGKEetakoak eta EHko garapen lankidetzako erakundeetako pertsonak etorriko dira. Ekitaldian ABA TAANO gospel talde ugandarraren abestiak ere entzun ahal izango dira arratsaldea gozatzeko.

Ostiralean kontzertu solidarioa eskainiko da ABA TAANO talde ugandarraren eskutik. Amaia Antzokian izango da arratsaldeko 20.00etatik aurrera. Amaia antzokian eta www.arrasate.eus helbidean eskuratu daitezke 10€ tan. Kontzertura etorri gabe Mundukideko lankidetza programekin ekonomikoki kolaboratzea nahi izanez gero 0 LERROA-ren bitartez egin daiteke.


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE