Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Mondragon Healthek SHS enpresa sortu du
Osasun Zentroetarako erosketa eta horniduren logistikarako zuzenduta dago. Sozietate berriak sektorerako soluzio integralak proposatzen ditu, eta Kudea zein LKS ere ditu partaide.

MONDRABERRI / Argazkiak:  inese.es / 2012ko urtarrilak 12, osteguna


 

300 (id: 8724727)MONDRAGON Healthek enpresa berri bat eratu berri du, Smart Health Services (SHS) izenekoa, osasun zentroetarako erosketa eta horniduren logistikarako zerbitzu integratuak gestionatzeko. Osasun zentroetara bideratuta dauden hainbat zerbitzu elkartzen dituen negozio berri bat da, eta Korporazioko hainbat erakunderen gaitasunak batu eta bultzatuko dituen motorra izatea nahi da.


Enpresa proiektu berri horren helburu soziala izango da osasun materiala erosteko eta horniduren logistikarako aholkularitza zerbitzuak ematea. Hitz batean, proposamen berritzailea da, osasun zentroek izan ohi dituzten premiei erantzuteko soluzio integrala eskainiko duena, esaterako, premia hauei: erosketen logistikari, kontratazio elektronikoari, katalogoen arrazionalizazioari, eta osasun alorrean eta alor soziosanitarioan erabiltzeko materialen horniketa eta banaketarekin lotuta dauden zerbitzu logistikoei.

 

 

Enpresaren osaera

 

SHS sozietatea MONDRAGON Health plataforma korporatiboak bultzatutako ekimen bat da. Sozietatearen %51 MONDRAGON Healthena da, eta Kudea enpresa, erosketa eta kontratazio prozesu orokorren gestioan aditu dena eta osasun pribatuaren sektorean esperientzia duena, sozietatearen %40aren jabea da. Enpresak, halaber, LKSren aholkularitza arloaren ekarpena du, izan ere, kapitalaren %9 LKSrena da.
Soluzio integrala ospitale zentro guztietarako

 

Osasun zerbitzuak, bereziki publikoak, buru-belarri ari dira kostuak murriztu eta sistema iraunkorra izatea ahalbidetzeko moduak bilatzen. Erosketen gestioa, horniketa eta banaketa eragin handiko arloak dira osasun sistema eraginkorragoa izan dadin lortzeko.

 

Eva Gerrikagoitia SHS zuzendari gerenteak dioenez, “Gestioaren kostuak eta kalitatea optimizatzeko benetan dauden aukerak zabalak dira, eta azken urteetan ekimenak sortzen ari dira gestioaren hainbat eremutan, batez ere pazienteen zaintzarekin zuzenean lotuta ez dauden zeharkako zerbitzuetan“.

 

Bukatzeko, esan dezakegu enpresa proiektu berri hau MONDRAGONek 2013-2016 aldirako ekin berri dion Politika Sozioenpresarial berriaren atal bat dela, eta balio erantsi handiagoko negozio berriak abiarazteko aliantzetan lankidetza, berrikuntza eta proaktibitatea bultzatzearen alde egiten du.

 

 

Proiektuaren bazkideak

 

MONDRAGON Health MONDRAGON Korporazioaren plataforma bat da, osasunaren sektorera bideratutako produktu eta zerbitzuetan enpresa garapen berriak sustatzeko. Bere estrategiaren jomuga dira arreta soziosanitarioa, eHealth, ospitale prozesuen automatizazioa, osasun sektorearen logistika eta sektoreko proiektu globalen garapena.

 

Kudea sozietatea erosketa eta kontratazio prozesu orokorren gestioan aditua da, eta osasun pribatuaren sektorean esperientzia dauka, baita Osasun Zentroetarako erosketa eta hornigaien logistikako zerbitzu integratuen alorren kontaktu estrategikoen sare handi bat ere.

 

LKS Taldea. Sektoreko profesionalen erreferente nagusietakoa da gure herrialdean, eta bere baliozko proposamena da bezeroei aholkularitzako eskaintza integrala ematea.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE