Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
37, 34 eta 21 urteko gizonezkoak atxilotu zituzten

Atzo atxilotutako 3 gizonak karguekin aske geratu dira

Gaindegin atxilotutako 37 urteko gizona, Grupo San Joanen atxilotutako 34 urtekoa eta Maalako 21 urtekoa epaiketaren zain geratu dira.

590.Udaltzaingoaren.Patruila (id: 1142711)


Testua eta argazkia: Gontzal Landa Herbias / 2019ko irailak 14, zapatua

 

Atzo gutxienez 3 atxiloketa egin izan ziren gure herrian, eta gaur Ertzaintzak jakitera eman digu zein egoera judizialean geratu diren 3 atxilotuak.

 

Maalako erasoaren harira, 21 urteko gizon bat atxilotu zuen Ertzaintzak, ustez lesio-delitua egiteagatik. Komisaldegian eginbideak egin ostean, karguekin aske geratu zen.

 

Gaindegi jatetxe-tabernako lapurretari dagokionez, 37 urteko gizonezko bat atxilotu zuen Ertzaintzak, ustez lapurreta egiteagatik. Komisaldegian eginbideak eginda, ikerketapean jarri zuten. Libre utzi zuten arren, handik ordu batzutara epailearen aurrean deklaratzekoa zen. 

 

Azoka plazako lapurretari dagokionean, 34 urteko gizon bat atxilotu zuen Udaltzaingoak Alfonso X Jakintsua plazan, ustez lapurreta egiteagatik. Komisaldegian eginbideak egin zituzten eta ikerketapean jarri zuten. Aske utzi zuten arren, handik ordu batzutara epailearen aurrean deklaratzekoa zen.

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE