Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Maritxuren miraria Dublinen
Irlandako hiriburuan bizi diren arrasatearrek Maritxuren mirariaren berri eman dute.
 (id: 8548763)
Testua eta argazkiak: Dublineko arrasatearrak / 2016-10-11

Dublinen bizi garen arrasatearrok joan zen ostiralean bizi izandako gertaera historikoa kontatzea erabaki, eta Mondraberriri ondorengo gutuna bidaltzea erabaki dugu.

Maritxu Kajoi eguneko herrimina jasanezina da atzerrian bizi zarenean, eta berau moteltzeko asmotan Dublineko arrasatearrok afaltzeko elkartu ginen. Pub-etik pub-era harro harro eskapularixua pasiatu eta gero, Molly Malone estatua famatura hurbildu ginen Maritxuk Arrasaten miraria egiten ohi duen ordu berean.

Mollyri Maritxuren abestia abestu genion, bertan zeuden turista batzuen aurrean. Turistentzako dibertigarria zen egoera, ikaragarria eta ahaztezina bilakatu zen, oihuka eta korrika lekua utzi zutelarik: Mollyren aurpegia eraldatu eta gizon baten aurpegiaren itxura hartu bait zuen. Arrasatearrok aldiz ez genuen inungo beldurrik izan, Mollyren estatuak Harristiren aurpegia zeukalako!

Baina hori ez zen guztia izan, miraria gertutik ikustera hurbildu ginenean, Molly Malone-ren estatuak dauzkan txirla batzuk benetazkoak zirela ohartu ginen eta.
Dublinen egiaztatu dugu beraz Maritxuren magia ez dela Arrasatera bakarrik mugatzen, eta herritik kanpo bizi zareten arrasatearroi hurrengo urtean elkartu eta arratsaldeko 8etan Maritxuren abestia abestera gonbidatzen zaituztegu.

Bukatzeko, hona hemen Dublineko mirariaren argazkiak eszeptikoentzat.
Adeitasunez agurtzen zaituztegu.
 
 (id: 8571411) 
 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE