Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
4 zauritu izan dira ezbeharrean

64 urteko Azkoitiko gizon bat hil da Aretxabaletan auto-istripuz

 (id: 167795)Testua: Marijo Simon. Argazkiak: Gontzal Landa. 2019ko urriak 20, igandea.


Ertzaintzak informatu duenez, arratsaldeko 19:00 aldera pertsona bat hil da, Aretxabaletan gertatutako auto-istripu batean. Ezbeharra GI-627 errepideko 31. kilometroan izan da, hau da, Coprecin parean. 

 

Seat Cordoba batek eta Ford Transit batek aurrez aurre egin dute talka, eta ondorioz, Azkoitiko 64 urteko gizon bat zendu da. Gainera, lau pertsona zauritu dira, eta Arrasateko ospitalera eta Gasteizko Txagorritxu ospitalera eraman dituzte. 


Errepidea itxita egon da 22:15ak arte, eta zirkulazioa herri barrutik desbideratu da.

 

 

 


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE