Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Langile ohien ordezkaritzak dioenaren arabera

Moldcam auzia: Administradore konkurtsalak “erruduntzat” jo du enpresako zuzendaritza

ELA-ko ordezkari ohiaren hitzetan, epaiketan argi geratu da enpresak “irregulartasun handiak” egin zituela.

590.Moldcam.Fatxada (id: 9016370)


Testua: Gontzal Landa Herbias / Argazkia: MB Artxiboa / 2010eko irailak 2, osteguna

 

2007an Moldcam enpresa (lehengo Utillajes Uribesalgo S.A.) saldu egin zen. Halere, salerosketa hura “ez zen ustez legala izan”, “iruzurrezkoa” izan zelarik, bertako langileen hitzetan.

 

Hori zela-eta, abokatu laboralistek salaketa judiziala aurkeztu zuten Bergarako Epaitegian aurreko arduradunen eta azken arduradunen aurka.

2007. urtetik aurrera, hau da, “Zuzendaritza aldaketa egon zenetik, enpresaren ondasun guztiak desagertu ziren”, sindikatuen arabera. 2008an langileak ohartu ziren Utillajes Moldcam-en etorkizuna belzten ari zela, eta mobilizazioak burutu zituzten.

Jabeak erantzun zuen, esanez “langileek 2009ko soldata guztiak kobratuko dituzte”. Baina ez zen horrelakorik gertatu. Langileek hilabete luzeak egin zituzten soldata kobratu barik, eta azkenean fabrika itxi egin zen.

 

Dena den, salaketa judizialak aurrera jarraitu du epaitegian. Administradore konkurtsalak, hau da, enpresaren kontuak aztertu dituena, epaiketan adierazi du enpresako azken arduradunak “errudun” direla, betiere sindikatuen arabera.

 

Ildo horretan, ELA sindikatuak azpimarratu du administradore konkurtsala dela “enpresariak berak jarritako kargua”.

 

Gehitu duenez, “administradoreak ezin izan du beste alde batera begiratu, eta ohartu da irregulartasun handiak egin zituztela”.

 

Epaileak ez du oraingoz sententzia eman, baina ELA sindikatuko ordezkariak adierazi duenez, “langileok itxaropentsu gaude” eta euren aldeko sententzia espero dute.

 


Erlazionatutako albistea:
Lege Konkursalera aurkeztu da Moldcam
2009-ko uztailaren 7an publikatutako albistea



EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE