Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

LABORAL Kutxak 76,4 milioi euroko mozkin bateratua lortu du 2019ko lehen seihilekoan

LABORAL Kutxak azken ekitaldietako ibilbide positiboari eutsi dio 2019ko lehen zatian, eta emaitzak pixka bat hobetzea ere lortu du ingurune zail honetan.

Testua eta argazkiak: Mondraberri. 2019ko abuztuak 5, asteartea. 

 

Alabaina, testuinguru zorrotz horretan ere, 2019ko lehen sei hiletan metatutako mozkin garbia 76,4 milioikoa izan da, % 0,9ko hazkundea tarteko.

 

Kaudimen- eta likidezia-mailek oso altuak izaten jarraitzen dute, % 18,38ko CET1 ratioak eta % 71,10 LTD ratioak erakusten duten bezala. Berankortasun-tasak beherako bidean jarraitu du eta % 4,14an dago, sektorearen batez besteko mailatik (% 5,65 maiatzaren amaieran) oso behera.  

 

Entitateak gestioan erabili ohi duen zuhurtasun-irizpideei eutsiz hartu dituen neurrien artean aipa daiteke zorroko errenta finkoen erosketak muga-egunera sailkatu izana. Horren ondorioz, nabarmen murriztu da seihilekoko finantza-eragiketen emaitza. Komisioengatik lortutako 51,5 milioi euroak eta dibidenduen eta beste finantza-eragiketa batzuen kontzeptupean lortutako 26,5 milioi euroak bilduta, marjina gordina 200,1 milioi eurokoa izan da, 2018ko ekainean lortutako zenbatekoa baino % 5 gutxiago.

 (id: 8601120) 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE