Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Gobernua: ''Ingurumenean aurrerapausoak egin dira''

Piter Encinasek errekako bi isurketei buruz galdetu dio Udal-gobernuari

Ekologistak Martxan-eko kideak udalbatzarrean eskatu du Ingurumen Mahaiak bilerak gehiagotan egitea.

550.Erreka.Zurixka.PITER-ENCINAS (id: 7013067)


Argazkia: Piter Encinas / Bideoak eta testua: Gontzal Landa Herbias /

2019ko azaroak 7, osteguna 

 

Piter Encinas herritarrak plenoan jakitera eman zuen azken bi hilabeteetan Aramaio erreka bitan gutxienez kolore zurixkarekin igaro dela Arrasatetik, bi isurketa gutxienez egin direla.

 

Horregatik, Udal-gobernuari galdetu zion ea arazo horren inguruko zerbait bazekien edo ez. Era berean, EH Bilduko zinegotzi ohiak galdetu zuen ea nondik etorri ziren balizko isuriak, eta isuriak izanez gero, nork egin zituen


"Galdera hauek erantzunak behar dituzte, eta udaletxeko langile/arduradun bat errekaren norabideruntz joan izan balitz, berehala ikusiko zukeen nondik zetorren kolore hori, beraz...".

 

Beste bi zalantza gehiago mahai gainean jarri zituen Ekologistak Martxan-eko kideak: "Holako gauzak gertatzen direnean, Udalak zer egiten du? Ba al da protokolorik?".

"Garbi daukat Udalak ez duela eskumenik, baina horrek ez du esan gura Ura analizatzeko ahalemena ez duenik, horretarako Udalak baimen osoa dauka, baita salaketa bat ipintzeko ere".

Bestalde, "Arrasateko Ingurumen Mahaira erakunde desberdinak joaten gara, ingurumen gaia lantzeko, nire iritziz zaila da lantzea bilera gutxi egiten badira".

 

Ildo horretan, "iaz bi bilera baino ez genituen egin, bilera batetik bestera 8 hilabete pasa ziren, aurten bakarra egin dugu, apirilean". Horrela, bi galdera gehiago egin zituen: "Zein asmo eta zer egin nahi duzue Mahai horrekin?".

 

Galdera hauei guztiei Udal-gobernuko Ibon Arrupek erantzun zien, Hirigintza eta Ingurumen Saileko zinegotziak, ondorengo bideoek erakutsi bezala:




EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE