Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Kaonbik guztira 35 katu zaintzen ditu egun

'Sinba' adoptatuko duen pertsona bat behar da lehenbailehen

Kaonbi elkarteak 4 urte eman ditu Sinba zaintzen, baina "oso beldurtia eta mesfidatia denez", oso zail daukate bera ere zaintzea. Bide batez, elkarteko lagunek dei egiten dute elkartearen ateak zabalik daudela boluntario bezala lan egiteko prest dauden pertsonentzat.

595.Katua.Gaixo.LaguntzaBehar (id: 8331573)


Testua eta argazkia: Gontzal Landa Herbias / 2019ko maiatzak 19, domeka

 

Sinba katuak 2 hilabete zituenean Kaonbi elkartera ekarri behar izan zuten, eta elkarte arrasatearrak 4 urte inguru daramatza bera zaintzen.

 

Elkarteak azaldu digu bi familiak adoptatu izan dutela, baina bietan Sinba Kaonbira itzuli behar izan zuten. Ondoren, harrera etxe batean izan zen:

 

"Sinba oso beldurtia da, mesfidatia, baina harrera etxekoekin konfiantza hartzen hasia zenean, Kaonbira itzuli behar izan ziguten".

 

"Ezkutuan egoten da, eskuetan izatea oso zaila da, eta ondorioz oso zaila da bera hartzea albaitariarengana eramateko edota medikamentua emateko".

 

Kaonbik albaitariarengana eramatea lortu zuen, honek osasun proba ugari egin ziezaizkion, eta giltzurrunetako gutxiegitasuna atzeman dio. "Ezohiko gaixotasun bat da 4 urteko katuen artean".

 

Horren guztiorren ondorioz, "etxean beste katurik ez duen pertsona bat beharrezkoa da, pazientzia handikoa eta psikologia felinoa duena. Sinbak bere lekua behar du".

 

Horixe da "Sinbari bizitza-kalitatea emateko aukera bakarra. Izan ere, hemen [Kaonbiren lokalean] ezin diogu bizitza-kalitate hori eman. Egunero pilula bat hartu behar du, eta elikagai berezi bat jan, albaitariak daukana".

 

Kontuan hartzekoa da "katu zahar batean gaixotasun hau eramangarriagoa dela, baina Sinba bezalako katu gazte batentzat gogorragoa da".

 

Pertsona batek adoptatzen badu, eta "Sinbari lekua uzten badio, eta denbora pasata, egunen batean pertsonarengana hurbiltzen bada, lorpen handia izango litzateke". Sinba adoptatzeko prest bazaude deitu Kaonbira (606 62 98 69). Laguntza lehenbailehen beharrezkoa da. 

 

Bidenabar, elkarte arrasatearrak dei egiten du boluntarioak behar dituelako. "Katuak gustuko dituzten pertsonak behar dira, kausa honen alde konprometitzeko prest daudenak, kontuan hartuta lan hau soldatapekoa ez dela".

 

Boluntarioek, egoitzan katuak zaintzeaz gain, batzuetan kalera irten behar izaten dute, kaleko katuak esterilizatu behar direnez, horiek hartu eta albaitariarengana eramateko. Boluntario gisa aritzeko prest bazaude, idatzi:  

  • Whats app bidez 606 62 98 69 mobilera
  • Facebook bidez
  • kaonbiarrasate@gmail.com emailera 

Katuen zainketa ez da merkea eta etengabekoa da. Kaonbik azaldu bezala "Twinkles katua aurkitzeagatik 1.000 euroko errekonpentsa erabili genuen katuentzako elikagai, arenero eta harea ugari erosteko".

 

"Harea erosteak adibidez 300 euroko kostua dauka, eta kontuan izan behar da 35 katu zaintzen ditugula Kaonbin". Horregatik, boluntario bezala lagundu ezin badezakezu, katuen ongizaterako ekarpen ekonomikoa egin daiteke: 

 

Kaonbi (Katuak Ondo Bizi) elkarte arrasatearraren kontu korronte zenbakia ondorengoa da: 3035 0001 51 001011 5424. 

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE