Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Aurten abesbatzak 25 urte betetzen ditu
Goikobalu Txiki Abesbatzan izena emateko epea zabalik dago
Abestea, musika eta lagun berriak egitea atsegin al duzu? Goikobalu Txiki Abesbatzakoak ikasturte berria hastear gaude! Zatoz eta gozatu musikaz, kantuaz eta lagun artean ondo pasatzeaz!

 (id: 4969420)Testua eta kartela: Goikobalu. Argazkia: MB artxiboa. 2019ko irailak 17, asteartea.

 

Kantuen bidez, munduan barrena bidaiatzen dugu, hizkuntza ezberdinetan abestuz, askotariko dantzak ikasiz, antzerkia eta ipuin musikatuak landuz eta istorio berriak ezagutuz.

 

Adin-tarte ezberdinei zuzentzen gara. Izartxoekin hasita (HH4 eta HH5 mailak) haurrekin musikaren eta kantuaren hastapenak lantzen ditugu, abestiak ikasiz eta jolas eginez. Txikien taldean (LH1-LH6 mailak) kantuaren eta ahotsaren lanketarekin jarraitzen dugu, abesti landuagoak ikasiz eta ahots ezberdinak landuz. Azkenik, Gaztetxoak dauzkagu (DBH1 mailatik aurrera), adinari egokitutako abestiak kantatuz eta urteetan ikasitakoa baliatuz kantuarekin disfrutatzen jarraitzeko. Borobiltzeko, guztiak elkarrekin dauden espazioak eta abestiak ere prestatzen ditugu, adin-tarte ezberdinak elkartuz eta batzuk besteengandik ikasiz.

 

Ordutegiak hauek dira:

 

- Goikobalu Izartxoak: astearteak eta ostegunak 18:00-18:45 (Arizmendi ikastolan -Gaztelupe Gunean-).

 

- Goikobalu Txiki eta Gaztetxoak: astearteak eta ostegunak 18:45-19:30 (Arizmendi ikastolan -Gaztelupe Gunean-).

 

Aurten, gainera, Goikobalu Txiki Abesbatzak 25 urte betetzen ditu eta ekitaldi berezi bat antolatuko du urtebetetze borobil hau ospatzeko. Gure historia idazten jarraitu nahi dugu eta zu bertako parte izateko desiratzen gaude! Zatoz!

 (id: 8232514)

 

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE