Isei Barbero / 2010EKeko otsailak 3, asteazkena
Hainbat astetan itxita egon eta gero, gaur zabaldu ditu ateak berriro ere Goiz-Alde tabernak.
Inazio Velasco bergararrarekin batera,
Mikel Tabares eta
Mikel Larrañaga osintxuarrak dira Arrasateko erdiguneko tabernaren arduradun berriak.
Velascok, Tabaresek eta Larrañagak eskarmentu handia dute ostalaritzaren eremuan,
Bergarako Kortazar tabernaren egungo arduradunak ere baitira. Gaurkoan, eurekin batera beste bi langile zeuden barraren beste aldean, halere aste batzuk barru “
tabernak duen martxa ikusitakoan” zenbat zerbitzari behar dituzten jakingo dutela aitortu digute.
Mikel Larrañagak azaldu digunez tabernak lehenengo ordutegi bera izango du: “
Astean zehar goizeko 7:00etan zabalduko dugu, eta gaueko 23:00ak inguruan itxi. Asteburuetan berandura arte egongo da zabalik”. Eguerdi eta gau partean ogitartekoak zerbitzatuko dituzte, eurak egindako ogiarekin. Horretaz gain, pintxoak ere egongo dira, “eta baita gosariak ere”.