Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Ederfil-Beckerrek 1,7 milioi euro inbertitu du bere produkzio ahalmena handitzeko
Ederfil-Becker kooperatibak kobrezko eta aluminiozko eroaleen fabrikazioan dihardu eta Legorretan eta Alegian (Gipuzkoa) kokatua dago. MONDRAGON Korporazioan sartuta dago eta inbertsio handi bat egin berri du bere produkzio ahalmena handitzeko.

300 (id: 7749349) 

2010/04/27

 

Ederfil-Becker kooperatibak kobrezko eta aluminiozko eroaleen fabrikazioan dihardu eta Legorretan eta Alegian (Gipuzkoa) kokatua dago. MONDRAGON Korporazioan sartuta dago eta inbertsio handi bat egin berri du bere produkzio ahalmena handitzeko. Zehazki, lau esmaltaketa linea duen makina bat eskuratu du, kobre angeluzuzenez egindako haria fabrikatzeko.

 

Egindako inbertsioa 1,7 milioi eurokoa izan da eta horrek aukera emango dio bere produkzio ahalmena nabarmen handitu eta hainbat dimentsio eta espezifikazio teknikotako pletina fabrikatzeko. Era berean, egindako inbertsioak bezero berrietara iristea ahalbidetuko dio Ederfil-Beckerri, produktuen prestazioak hobeak izango direla eta. Halaber, ekipamendu produktibo berrietan beste 2 milioi euro inbertitzeko konpromisoa hartu da dagoeneko, eta horien instalazioa abuztuan egingo da.

 

Ederfil-Becker bi kooperatiba autonomo izan dira oraintsu arte eta integrazio prozesu batean murgilduta daude, teknologia, industria eta merkataritza arloetan lankidetza bizian jardun ondoren. Gaur egun 160 pertsonak lan egiten du bertan eta joan den ekitaldian 110 milioi euroko fakturazioa lortu zuen. Aurtengo urterako aurreikuspenen arabera, 130 milioi eurora iritsiko da fakturazioa eta 30.000 tona hari esmaltatu fabrikatuko da bertan; horien %70, nazioarteko merkatuetara bideratzen da. 
 
Enerconen bisitaldia

 

Produkzio ekipamenduen berritze hori dela eta, Enercon alemaniar multinazionalaren ordezkari batzuk, Markus Büker erosketa zuzendaria buruan, Ederfil eta Becker kooperatibak bisitatzen egon ziren apirilaren 27an. Büker jaunarekin batera, Jörg Ihnen Enercon-Alemaniako kalitate zuzendaria, Joana Pimenta Enercon-Portugal industria proiektua garatzeko arduraduna eta Joao Rebelo Enercon-Portugaleko erosketa arduraduna izan ziren.

 

Enercon GmbH aerosorgailuak egiten dituen alemaniar enpresarik handiena da, eta Ederfil-Beckerren bezerorik garrantzitsuenetakoa. Munduan 10.000 langileko plantilla dauka eta 1.200 milioi eurotik gorako fakturazioa. Produkzio zentroak sei herrialde hauetan kokatuta dauzka: Alemania, Brasil, Turkia, Suedia, India eta Portugalen.

 

www.mondragon-corporation.com

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE