Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Bi zauritu arin izan dira

Kotxe bat irauli egin da Kanpazarko kurba batean

Istriua goizeko 8:10 aldera gertatu da, eta Ertzaintzak azaldu duenez, bi zaurituek zauri larriak ez zituztenez, ez dituzte ospitalera eraman.

590.Kotxe.Iraulita.Kanpazar (id: 7699986)


Testua eta argazkia: Gontzal Landa Herbias / 2019ko azaroak 12, asteartea

 

Goizeko 8:10 inguruan kotxe bat irauli egin da Meatzerrekako kurbetako batean, Arrasateko noranzkoan.

 

Ondorioz, bi pertsona zauritu dira, Ertzaintzaren esanetan, baina zauri arinak baino ez dituzte izan eta ez dituzte ospitalera eraman.

 

Istripuak kotxe ilara txiki batzuk eragin ditu, baina errepidea zabalik dago. Ertzaintza bertaratu egin da eta trafikoari bidea eman dio txandaka. Une honetan garabia bat lanean dabil kotxea bertatik eramateko.

 

590.Kotxe.Iraulita.Kanpazar2 (id: 8126785)

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE