Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Industria, kooperatibismoa, euskarari,... buruzkoa

Ikusgai dago Kultur Memoriak jasotako material soziokulturala

Aldundiak sustaturik, Kultur Memoriak egitasmoak, herriko hainbat eragilerekin, bertako ondare ez-materiala bildu du, eta ikusgai jarri du Interneten.

595.Kultur.Memoria.Ordezkariak (id: 9570234)


Testua eta goiko argazkia: Gontzal Landa Herbias / Beheko irudiak: Kultur Memoriak / 2019ko uztailak 24, asteazkena

 

Kultur Memoriak egitasmoaren Arrasateko emaitzak ezagutzera eman dituzte gaur goizean Kulturaten, eta aurkezpenean parte hartu dute [ezkerretik hasita]:

  • Egitasmoaren ordezkari Eneko Etxeberria
  • Maria Ubarretxena alkatea
  • Denis Itxaso Kultura diputatua 
  • Mari Jose Telleria, Aldundiko Kultura zuzendaria

Alkateak azaldu du Kultur Memoriak Arrasaten bi proiektu sortu dituela: bata industria eta kooperatibismoari buruz, eta bestea euskara-hezkuntzaren inguruan.

 

Kooperatibismoaren ingurukoan Arrasate Zientzia Elkarteak eta Mondragon Korporazioak parte hartu dute gehien bat. Euskarari eta hezkuntzari buruzkoan batez ere Arrasate Euskal Dezkagun elkarteak eta Txatxilipurdi Elkarteak.

 

Izan ere, "egitasmoa modu parte-hartzaile eta partekatu batean egin da, Arrasateko historia eta beste alor batzuk balioan jartzeko eta ikusarazteko".

 

Horretarako, bideoak, argazkiak eta bi mapatze ikusgai jarri dituzte Aldundiaren webgunean. Emaitzak ikusgai hemen klikatuz

 

Aldundiaren aldetik Denis Itxaso Kultura diputatuak egitasmo honen garrantzia azpimarratu du "gazteek ez baitituzte gure herrietan (eta nazio mailan) izandako aldaketak ezagutzen eta baloratzen".

 

Eraldaketako "zergatiak, prozesuak, moduak, pertsonak, aztarnak,... ezagutzera ematea gure identitatearen eta kulturaren parte handi bat iruditzen zaigu".

 

595.Kultur.MemoriaAZE (id: 9858878)
 


Eibarren ere proiektu pilotu bat egin dute, eta atzo aurkeztu zuten. Azpeitikoa martxan dago. "Nahiko genuke legealdi honetan udalerri gehiagok egitasmo honetan murgiltzea".

 

Egitasmoko ordezkariak, Eneko Etxeberriak baieztatu du egitasmoaren hasieran aurkezpenak eta tailerrak egin zituztela.

 

"Feminismoaren gaia lantzen hasi ginen baina arrazoi batzurengatik ezin izan genuen amaitu. Etnografia ere jorratzea proposatu zen, besteak beste".

 

Gaien hautaketa bat egin behar izan zuten, "eta bi ildo nagusi aukeratu genituen: alde batetik, industria eta kooperatibismoa, eta bestetik euskara eta hezkuntza".

 

570.Mapeatze.ALDUNDIA (id: 9674314)
 

Eneko Etxeberriak baloratu du Arrasateko eragileek "lan asko egin dutela eta guri informazioa pasatzeko erraztasun handiak eman dizkigutela. Ondoren, egitasmoak informazioa antolatu, artxibo-lanak,... egin ditu".

 

Goian aipatu bezala, atzo Eibarko egitasmoaren emaitzak aurkeztu zituzten, eta galdetu diegu ea zein antzekotasun eta berezitasun dituzten Arrasatek eta Eibarrek.

 

Eneko Etxeberriak erantzun du "herritarrek euren herriarekiko duten harrotasuna. Hiriburuetan nabariagoa da, baina bi herrien ibilbideak harrotasuna eragiten dute. Ezberdintasunak izan daitezke, biek oinarri industriala izan duten arren, Arrasaten kooperatibismoaren ildoa jarraitu izan du, eta Eibarrek eredu liberalagoa".

 

 

Erlazionatutako albistea:

Kultur ondarea mapeatzeko prozesu parte-hartzaile bat ireki da

2019ko otsailaren 14an argitaratutako albistea 

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE