Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Herriko 11 kultur taldek antolatu dute jaia

Bideoa egin da zapatuko Goikobaluko gazteluaren jairako

Ekitaldi ugari izango dira, eta talde antolatzaileek herritarrei dei zabala egin diete: "Animatu ingurukoak eta disfrutatu herriko ondare natural garrantzitsuenetako batean, Santa Barbara!".
590.Gazteluko.Jaia.17.Sokatira3 (id: 6493682)
Bideoa eta kartela: Kultur talde antolatzaileak / Testua: mondraberri.eus / Portadako eta goiko argazkia: MB Artxiboa / 2019ko irailak 24, martitzena

Udari bukaera emanez, Goikobaluko Gazteluaren jaia ospatuko da zapatu honetan, irailaren 28an, Santa Barbara parkean. Hartara, herriko hainbat kultur talderen artean antolatu dute ospakizuna:
  • Arrasateko Bertso Eskola
  • AED
  • Txatxilipurdi
  • Arrasateko Trikitixa Eskola
  • Udalaxpe Txistulari Elkartea
  • Portaloi elkartea
  • Ttakun txalaparta taldea
  • Albokariak
  • SUDC
  • Lore Gazteak
  • Txikitxu Arrostaitz

Udalaren laguntzarekin antolatu dute, "parkearen balio historiko, botaniko eta ludikoa aldarrikatu eta berreskuratzeko asmoz".

Askotariko programa prestatu dute, eta Anabel Ugaldek gidatutako ibilbide batekin hasiko da eguna. "Erromeria giroan igaroko dugu eguna, haurrentzako jolasekin, herri-olinpiadekin, kultur taldeen emanaldiekin, Idoia Azurmendiren kontzertuarekin…".

Bazkaria norberak eraman beharko du, baina taberna eta sagardo kupela antolatzaileek jarriko dituzte, SUDC-en laguntzaz.

"Animatu ingurukoak eta disfrutatu herriko ondare natural garrantzitsuenetako batean, Santa Barbara!".

 

 

Bideoa ikus-entzuteko klikatu hemen

 

 

595.2019-GOIKOBALUKO-ERROMERIXIA.Kartela.ANTOLAK (id: 7982429)


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE