Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
9 emakume eta 12 gizonezko
'Herritar askoren ilusioa pizteko' hautagaitza aurkeztu du Arrasate Aurrerak
Herri hautagaitza berriak zerrenda 'orekatu' bat osatu duela deritzo: "Ia auzo guztietako pertsonak ditugu, ogibide eta adin anitzetakoak".

 (id: 1733649)

Testua: Arrasate Aurrera / Argazkiak: Gontzal Landa Herbias, Anais Gomes, Arrasate Dragoi Gimnasia Taldea eta MB Artxiboa / 2019ko maiatzak 3, ostirala

 

Etorriko diren maiatzeko udal hauteskundeetara aurkezten gara herri hautagaitza moduan. Herritar moduan elkartu gara Arrasateko hainbat bizilagun udal politikan eragiteko. Alde batetik ez dugu gure burua identifikatuta ikusten Arrasateko Udalean aritzen diren alderdi politikoekin eta ez aurkezten diren gainerako indarrekin. Gure helburua herrigintza demokratikoagoa lortzea da, herritarren parte hartzea zabaltzea. Gure ustez ekarpen positiboak plazaratzen ari gara gure herria hobetzeko. Batzen gaituena gure bezino edo bizilagun izaera da, eta banatu gaitzaken politika alde batera uzteko konpromisoa daukagu. Kandidatura bezala ez daukagu ideologiarik baina bai ideiak.


Gure zerrenda Arrasatek zeukan behar bat betetzera datorrela uste dugu. Arrasate Aurrerak aurkezten dituen hautagaietan gure herriko populazioaren zati handi bat islatzen dela uste dugu: Ia auzo guztietako pertsonak daude gure zerrendan: Kalekoak, San Andresekoak, San Josepekoak, Erguingoak, Santa Marina eta Santa Teresakoak, Legarrekoak, Musakolakoak eta beste inork ez daukana Baserri Auzoetako bizilagunak. Alde horretatik gure hautagaitza geografikoki nahiko orekatua da, eta horrek halako berme bat ematen dio gure kandidaturari, inbertsioak modu orekatuan banatzeko orduan. Auzo guztietan egin behar dira hobekuntzak.


Andra eta gizonen artean ere zerrenda orekatua da, 9 emakume eta 12 gizonezko.
Adinari dagokionez gure hautagai gazteenak 20 urte dauka eta zaharrenak 60tik gora.
Ezkonduak eta ezkongabeak, Arrasaten bertan jaiotakoak eta kanpokoan jaiotakoak ere.


Ogibideari dagokionez ere denetik daukagu: langile industrialak, zerbitzuetakoak, irakasleak, gremiotakoak, jubilatuak, DBE ( diru sarrerak bermatzeko errenta).

 

Euskarari dagokionez: gure hautagaitzan 13 elebidunak gara eta 8 erdaldunak. Zerrendako lau lehenak elebidunak gara.

 


Zerrendako kideen aurkezpen txiki bat:

 

150.Arrasate.Aurrera.Ramon.Ugalde (id: 5163349)

Ramon Ugalde, 61 urte, jubilatua, Geografia eta Historiako irakaslea EAEko hainbat institututan eta azkeneko 25ak Arrasateko Institutuan. Ezkondua eta bi seme-alaben aita. Aldaiko bizilaguna.

 

 

150.Arrasate.Aurrera.Bittori.Blanco (id: 5181371)

Bittori Blanco, 38 urte, 2 haurren ama, orain ostalaritzan ari da lanean. Santa Marinako bizilaguna.

 

 

150.Arrasate.Aurrera.Maialen.Gallardo.GIMNASIA-TALDEA (id: 8209749)

Maialen Gallardo, 20 urte, ikaslea eta Dragoi Gimnasia taldeko partaidea. San Josepen bizi da.

 

 

 

150.Fernando.Ramos.Arrasate.Aurrera (id: 130137)

Fernando Ramos, 44 urte. Enpresa industrial batean ari da lanean. Nafarroa Etorbideko bizilaguna.

 

 

150.Arrasate.Aurrera.Raquel.Vita (id: 5203165)

Rakel Vita, 43 urte, ostalaritzan ari da lanean, bi mutilen ama, ezkondua, San Andresen bizi da.

 

 

150.Arrasate.Aurrera.Francisco.Gil (id: 5222086)

Paco Gil, 61 urte, jubilatua, urteetan sindikalgintzan aritutakoa. Santa Teresan bizi da.

 

 

150.Arrasate.Aurrera.Asier.Bergaretxe (id: 7121241)

Asier Bergaretxe, 46 urte, industriako langilea, alaba baten aita, San Andresen bizi da. 

 

 

150.Anais.Gomes.Arrasate.Aurrera (id: 4576243)

Anais Gomes, 30 urte, industriako langilea, ezkonduta dago eta bi semeen ama da, Legarren bizi da, Lapurdi kalean.

 

 

150.Arrasate.Aurrera.Juan.Ramon.Zubizarreta (id: 5265115)

Juan Ramon Zubizarreta

 


Ziur gaude guk egin nahi dugun Arrasatek herritar askoren ilusioa piztuko duela; denon artean Arrasate hobea, ederragoa, dinamikoagoa eta funtzionalgoa eta demokratikoagoa lortuko dugu.

 

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE