Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
ENPLEGU ETA GIZARTE GAIETAKO SAILA (E.J.)

10,5 miloi autonomoei laguntzeko

 2009/12/10


Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak 10,5 milioi bideratuko ditu langile autonomoentzako laguntza-plan batera. Gemma Zabaleta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak gaur Gasteizen azaldu duenez, aparteko laguntzak “+Euskadi 09” txoke-planaren barruan kokatzen dira, eta 6.385 langile autonomorengana iritsiko dira hasiera batean. “+Euskadi 09”  plana urgentziazko ekintzen bidez krisi ekonomikoaren eragina arintzeko sortu zuen Jaurlaritzak. 

Gemma Zabaletak azpimarratu duenez, “laguntzak bateragarriak izango dira langile autonomoen jarduera errazteko dauden beste guztiekin, guztien laguntzarekin krisiari aurre egin ahal dizezaioten”. Programak 12 hilabeteko indarraldia izango du, abenduaren 18tik hasita, egun horretan argitaratuko baita gai horri buruzko Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. 

Laguntza horiek onartuz, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak bere laguntza ekarpena egin nahi du “ekonomiako eta gizarteko sektore garrantzitsu horrek ikus dezan Eusko Jaurlaritzak ez duela bakarrik uzten une zailetan. Enplegu Sailak ez du inor bazterrean utziko eta, gainera, dituzten arazoei buruzko solaskidetza-gune bat sortzeko asmoa du autonomoekin”, adierazi du Gemma Zabaletak.  
 

Hiru egoera motatarako ezartzen dira laguntzak:  

 

a) Produkzio-jarduerari eustea. Partida honen bidez langile autonomoei laguntza eman nahi zaie, Gizarte Segurantzarekiko konpromisoa, gutxienez, betetzen laguntzeko, alegaltasunik egin ez dezaten. Atal horretarako 4,5 milioi euro esleituko dira. Diru-laguntzaren zenbatekoa 1.125 euro izango da langile autonomo bakoitzeko. 

   

b) Kontratazioa sustatzea, langile autonomoei enplegatu berriak gutxienez sei hilabeterako kontratatzeko pizgarria emanez, hori da laguntzen beste helburuetako bat. Kasu honetarako, milioi bat eurora iristen da zenbatekoa. Diru-laguntzaren zenbatekoa honako hau izango da: kontratatutako lagunei dagokien eta enpresak ordaindu beharreko gizarte-segurantzaren kuotaren % 100, gehienez ere sei hilabetez. 

 

c) Azkenik, enpresa-jarduera bertan behera utzi behar izan duten langile autonomoei laguntzeko bost milioi euro bideratuko dira. Kasu horretarako, programa berezi bat diseinatu da langile autonomoen lanbide-kualifikazioa eta enplegagarritasuna hobetzeko, lehenbailehen berriz ere lan-merkatuan sartzeko edo beste enpresa-jarduera bati ekiteko. Gehienez ere sei hilabete iraungo duen prestakuntza-prozesuan onuradunek 480 euroko laguntza jasoko dute hilero

 

 

LAGUNTZEN TIPOLOGIA: 

  • Produkzio-jarduerari eusteko eta autonomo gisa Gizarte Segurantzarekiko betebeharrei hurrengo 6 hilabeteetan aurre egiteko laguntzak 
     
    ONURADUNAK: enpresa-jardueraren bat EAEn egiten duten langile autonomoak, betiere honako eskakizun hauek biltzen badituzte: 
  • Eskaera egin aurreko 6 hilabeteetan langabezia kapitalizatu ez izana.
  • Besteren konturako langilerik ez izatea
  • 2009ko lehen seihilekoan fakturazioa % 35, gutxienez, murriztu izana aurreko urtearekin alderatuta.
  • Aldi baterako Ezintasuneko (AE) estaldura izatea 

Kooperatiba-sozietateetako eta lan-sozietateetako bazkide diren langile autonomoek ezin izango dituzte jaso. 
 

LAGUNTZEN ZENBATEKOA: 1.125 euro (Gizarte Segurantzaren gutxieneko kotizazioaren % 75aren baliokide da, aldi baterako ezintasuna barne)

AURREIKUSITAKO LAGUNTZEN KOP.: 4.000

PROGRAMAREN KALKULATUTAKO KOSTUA: 4,5 Milioi 
 

  • Besteren konturako enplegatuak kontratatzeko laguntzak
     
    ONURADUNAK: beren jarduera Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen duten langile autonomoak eta betiere, agindu hau EHAAn argitaratu ondoren, gutxienez sei hilabeteko epean besteren konturako langileak kontratatzen badituzte. Honako eskakizun hauei jarraiki: 
  1. Diru-laguntza jasoko duten kontratuak lanaldi osokoak edo partzialekoak izango dira, eta lanaldi partzialekoak izanez gero, aplikatu beharreko hitzarmen kolektiboan lanaldi osotzat hartutakoaren erdia, gutxienez, izan beharko du.
  2. Enplegu Zerbitzu publiko batean langabe moduan erregistratutako lagunei egin behar zaizkie kontratuak, betiere gutxienez hiru hilabeteko antzinatasuna dutela.
  3. Indarreko hitzarmenean finkatutako soldatak ordainduko dira.
  4. Onuradunek ez dute inor kaleratu behar izan eskaera egin aurreko 12 hilabeteetan.
  5. Honako hauek ezin izango dira kontratatu: banakako enpresaburuaren ezkontidea, eta bigarren mailarainoko odol-ahaidetasunaren, ezkontza-ahaidetasunaren edo adopzioaren bidezko aurreko, ondorengo eta/edo zeharkako ahaideak. Sozietate motako enpresetan, edozein bazkideren ahaideak (goian aipatutakoak) ere ezin izango dira kontratatu.

Kooperatiba-sozietateetako eta lan-sozietateetako bazkide diren langile autonomoek ezin izango dituzte jaso. 
 

LAGUNTZEN ZENBATEKOA: kontratatutako lagunei dagokien eta enpresak ordaindu beharreko gizarte-segurantzaren kuotaren % 100, gehienez ere sei hilabetez. Gizarte Segurantzaren 1. kotizazio-taldean (ingeniariei eta goi-mailako tituludunei dagokiena da) barne hartutako kontratazioak badira, laguntzak kuota horren % 50 izango dira.

AURREIKUSITAKO LAGUNTZEN KOP.: 650

PROGRAMAREN KALKULATUTAKO KOSTUA: Milioi bat euro 
 

  • Birziklatzeko, eta lanbide-kualifikazioa eta enplegagarritasuna hobetzeko laguntzak, jarduera bertan behera utzi behar izan duten autonomoei dagokienez.

PROGRAMAREN EZAUGARRIAK:  

  • Administrazioak babestutako edozein prestakuntza- edota birziklatze-ibilbide baliatu ahalko dute autonomoek, besteren konturako langileek ibilbide horiek baliatzeko dituzten baldintza berekin.
  • Prestakuntza-zentro laguntzaileek ikastaro bakoitzean autonomoentzako % 15eko erreserba ezarriko dute, ahal den neurrian.
  • Prestakuntza-prozesuak honako modulu hauek bildu beharko dituzte gutxienez: "Enpresa-plana edo Negozio-plana", "Prebentzioa eta lan-arriskuak" eta "Berdintasuna".
  • Onuradunek ikastaro bat baino gehiago egin ditzakete batera, edota bata bestearen segidan.
  • Onuradun bakoitzari agindutako prestakuntza-ibilbidearen edo prestakuntza-ekintzen sorta integratuaren iraupena, gutxienez, 250 ordu presentzialekoa izango da.

ONURADUNAK: Langile Autonomoen Araubide Berezian (LAAB) altan egonda beren jarduera bertan behera utzi, eta Gizarte Segurantzan eta Jarduera Ekonomikoen Zergan (JEZ) baja hartu duten lagunak, lan-sozietateetako edota kooperatibetako bazkideak izan ezik, betiere honako eskakizun hauek betetzen badituzte: 

  • Jarduera bertan behera uztea eskaera egin baino 6 hilabete lehenago, gutxienez, gertatu izana.
  • Gutxienez, 18 hilabetez jarraian kotizatu izana, edo bestela, 36 hilabetez tarteka, betiere bost urteko epean.
  • enpleguko bulego publiko batean erregistratuta egotea.

Kooperatiba-sozietateetako eta lan-sozietateetako bazkide diren langile autonomoek ezin izango dituzte jaso. 

LAGUNTZEN ZENBATEKOA: Gehienez ere sei hilabete iraungo duen prestakuntza-prozesuan onuradunek honako laguntza hau jasoko dute: 480,00 € hileko

AURREIKUSITAKO LAGUNTZEN KOP.: 1.735

PROGRAMAREN KALKULATUTAKO KOSTUA: 5 milioi euro. 


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE