Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Elkarrek argitaratua
Eneko Barberenak 'Afrikanerrak' bere azken liburua aurkeztu du Kulturaten
2018ko Ondarroako Udaleku Agustin Zubikarai bekarekin idatzi du arrasatearrak. Eleberria Arrasaten etorkizunean gertatzen den istorio bat kontatzen du.

 (id: 7265962)Testua eta argazkiak: Marijo Simon. 2019ko azaroak 8, ostirala.

 

Eneko Barberenak 'Afrikanerrak' bere azken liburua aurkeztu du Kulturateko Jokin Zaitegi gelan. Elkarrek argitaratua, 2018ko Ondarroako Udaleku Agustin Zubikarai bekarekin idatzi du arrasatearrak.

 

Eleberria Arrasaten etorkizunean gertatzen den istorio bat kontatzen du. Europak Afrikako iparraldea inbaditu egiten du emigrazio ilegalaren aitzakiarekin, eta  zer nolako eragina du egoera honek pertsonaietan. Barberenak azaldu duenez "agertu nahi nuen nola egunerokotasuna nola jarraitzen du, naiz eta, gauza oso gordinak gertatu arren. Azkenengo urtetan izandako gerrak, Siria, Libia, Irak,..., Gerra horien berri izan arren, axolagabetasunarekin jokatzen dugu askotan. Hauxe da eleberriaren abiapuntua".

 

Liburuen protagonistak Eider liburutegiko langilea, eta Aitor Eskola Publikoren Zuzendaria. Eider liburutegian lan egiten du, "gustura dago bere lanpostuan, baina ez da oso borrokalaria", Aitor berriz irakaslea da "gainbehera baten dago, bere printzipiok uzten joan da". Liburutegia ere istorioa josten du "liburutegia askorentzat babesleku bat da, eta aldi berean ikuspuntuak zabaltzeko balio egin dit".

 

'Afrikanerrak' Elkar argitaletxea publikatu du. Eleberria 16 eurotan salgai dago Elkarreko liburu dendetan eta web gunean.

 (id: 7289878)

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE