Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Arrasatek bigarren urtez ospatuko du Euskaraldia, 2020an

Datorren urteko ekimena aurkeztu da, herritarren iritziak jaso dira eta herri gisa izena ematea erabaki da gaur Kulturaten.

Testua eta argazkiak: Iker Murillo. 2019ko urriak 30, asteazkena


Hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa berritzailea izan zen 2018an ospatutako lehen Euskaraldia. Milaka lagunek hartu zuten parte orduan eta hau aurrera eramateko ezinbestekoa izan zen herri batzorde ezberdinek jorratutako lana lehen, bitartean eta Euskaraldia pasa eta gero egindako balorazioetan.

 

(id: 138696)

 

Izan ere, 2018 urte bukaeran egindako ikerketen ondorioen artean, Euskaraldiaren lehen edizioak “nabarmen astindu zituen” bertan parte hartu zutenen hizkuntza jokaerak eta, era berean, hiru hilabete beranduago aldaketa horiei “proportzio altuan eutsi egin” zitzaien. Aldaketa handienak egin ziren euskaraz mintzatzeko gaitasun txikiagoa dutenen artean, euskaraz egiteko ohitura gutxien dutenen artean eta gune soziolinguistiko erdaldunagoetan bizi direnen artean.

Bestalde, Euskaraldiak sortu zituen aldaketak orokorrak izan ziren Ahobizi eta Belarriprestentzat. Denek egin zuten aurrera euskararen erabileran eta horien artean, nagusiki, euskaldun hartzaileek, izan Ahobizi edo Belarriprest. Horrek adierazten zuen euskara ulertu bai baina hitz egiteko zailtasunak dituzten pertsona horiek astindu egin zituztela gehien hizkuntza ohiturak.

 

(id: 158902)

 

Orain GEIKEk 2020 urteko Eukaraldia prestatzeko Herri Batzarra ospatu du herritarren ezinbesteko laguntzarekin Kulturateko areto nagusian. Bertan, beste gai batzuen artean 2020ko Euskaraldia aurkeztu dute, herritarren iritziak jaso dituzte eta herri gisa izena ematea erabaki dute bertan parte hartu dutenek.

Aurreko urtean Euskaraldiaren lehenengo edizioa burutu zen Euskal Herri osoan eta, Arrasateko biztanleei dagokienez, harrera oso ona izan zuela adierazi dute GEIKE-tik. Honela azaldu zuten aste hontan hedabideetara zabaldutako mezu baten bitartez: “herritarrok emandako balorazioetatik eta azaldutako gogotik abiatuta, GEIKEk argi dauka Arrasateko herritarrok eta eragileok bigarren ekitaldirako pausua emateko aukera bikaina dugula”.

Arratsaldeko 18.30ean ospatutako batzarrera arrasatear ugari hurbildu dira bigarren edizioko zenbait gai jorratzeko intentzioarekin. Izan ere, antolakuntzatik adierazi duten bezala: “Erabakia herritarrekin eta eragileekin batera hartu nahi dugu”.

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE