Testua: Iker Murillo / 2019ko azaroak 11, astelehena
Larunbat hontan, azaroak 16 hain zuzen, Babaren eguna ospatuko da Arrasateko Sebero Altube Plazan. Bertan Euskal Herriko baba ezberdinen erakusketaz gozatzeko aukera izango dute bertara hurbiltzen diren guztiek.
Honetaz gain 11.30etatik Aurrera Haurrentzako tailerrak izango dira garaiko produktuekin eta 12.00etatik aurrera babak dastatzeko aukera egongo da. Ostean, erosketak egiten dutenen artean Eusko Label produktuen zozketa ospatuko da.