Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Baldintza hobeak eta hitzarmen propioa lortu dituzte

Etxez etxeko langileek "garaipen handi bat" lortu dute

4 hilabeteko grebaren ostean, "garaipen handia" lortu dute, euren baldintzak hobetuz: 35 orduko lanaldia, soldataren igoera, lan-poltsaren erregulazioa,... Gainera, Udala konprometitu da "ordu pribatuak publifikatzera".

595.Etxez.Etxe.Lorpenak (id: 7413128)


Testua eta argazkia: Gontzal Landa Herbias / 2018ko urriak 22, astelehena


Etxez etxeko langileen ordezkariek gaur goizean prentsaurrekoa eman dute ELAren egoitzan, lortu dituzten hobekuntzen berri emateko.

 

Ekitaldian langile batzuk soilik izan dira, beste langileak (ostegunean aurre-akordioa lortu zutenez) lanean ari direlako berriro. Langileekin izan dira prentsaurrekoan:

  • Karmele Loiti, ELA sindikatuko ordezkari
  • Janire Diaz Jauregi, ELAko Deba Arroko eta Urolako Zerbitzuetako ordezkari

Langileak eta euren ordezkariak pozik azaldu dira, 4 urteetako aldarrikapenen ostean, eta 4 hilabeteko greba luze baten ondoren, aurre-akordioa sinatu baitute.

 

Aurre-akordioa ostegunean sinatu zuten, eta euren lan-baldintzak hobetzen ditu. Izan ere, orain arte hitzarmen estatala izan dute, baina hemendik aurrera hitzarmena propioa izango da.

 

Azpimarratzekoa da ere, enpresa berriarekin (Aurrerantz kooperatibarekin) sinatutako akordio honek "hitzarmenaren aplikazioa bermatzen duten klausulak dituela".

 

Prentsaurrekoan azpimarratu dute "garaipen handi bat izan" dela, izan ere, ondorengo  hobekuntzak lortu dituzte:

  • Orain arte 8 € kobratu dituzte, 2018rako %7ko igoera suposatu du soldata basean. 2019an kpi+0,5 puntuko igoerak %2,5a bermatuta, 2020rako kpi+0,5 puntuko igoerak %2a bermatuta.

  • Lanaldia: Astean 35 ordukoa. Urtean 163 orduko murrizketa, "analdi txikiak dituztenez horrek suposatzen duen inpaktu ekonomikoarekin".
  • Bajan egotean %80 kobratuko dute lehen egunetik.
  • Plus berriak sortuko dira: desplazamenduengatik, garraioagatik, baserrietan zerbitzua ematen duten langileentzat,...
  • Orduen lan-poltsa eta zerbitzu berrien orduak erregulatzea.

Langileen euren poza agertu dute agerraldian, eta azpimarratu dute langileek "soldata finkoa izango dugula, lanpostu finkoak izango ditugula, eta ordu negatiboak enpresak bere gain hartuko dituela".


Langileen ordezkariek azken egunetan bilerak egin dituzte Aurrerantz kooperatibarekin eta Udalarekin. Horren ondorioz, eta "borrokari esker, eta langileek hala eskatuta, batzorde bat sortu da":


Batzordea osatuko dute langileen ordezkariek eta enpresako ordezkariek, eta helburu izango ditu "ordu pribatuei jarraipena egitea, eta sortuko diren zerbitzu berrien banaketa kudeatzea". "Kalitatezko zerbitzu duin baten alde lan egingo du".


Langileen ordezkariek jakitera eman dute Aurrerantz kooperatiba negoziaketetan "jarrera positiboa" izan duela, eta "profesionalizazio altuko" enpresa dela.


CLECEk, ordea, "kontratuak ahalik eta prezio baxuenekin lortzen du, langileen prekarietatea aprobetxatuta". Bere ondoren enpresa, Zaintzen izenekoa, "laster joango dela" iragarri du, langileen ordezkarien hitzetan.


Era berean, Udalak "hitzeman du Etxez etxeko ordu pribatuak publifikatzen saiatuko" dela. Zerbitzu honetan ordu pribatuek garrantzi handi dute, "ordu gehienak pribatuak baitita, betiere kontuan hartuz zerbitzua publikoa dela".


Borroka honek "zalantzan jarri da etxez etxeko laguntza sistema oso bat, eta aurrerapausoak eman ditugu kalitatezko zerbitzu baten alde".


4 urteko borrokari esker "arrazoia eman zaigu. Errespetetua eta duintasuna irabazi ditugu, eta gizartean bisibilizatu gara, eta oso harro gaude".


Arrasateko langileek eskerrak eman dizkiete "Irungoei, Aretxabaletakoei, Bergarakoei, Oñatikoei... eman diguten maitasun guztiagatik. Baita lagundu gaituzten kolektiboei ere, adibidez pentsionistak, feministak,... zuek babesten jarraituko dugu!".


"Eta nola ez gure erabiltzaileei, transmititu dizkiguten pazientzia eta maitasun guztiarengatik. Arrasateko herri osoari, eskerrik asko denagatik! Hau hasiera baino ez da, izan ere, lanean jarraituko dugu Etxez etxeko laguntza emakumezko sektore duin eta kalitatezkoa izateko".


Izan ere, Arrasateko zerbitzua, hobekuntza hauek lortuta ere, "inguruko herrietako zerbitzuetako baldintza kaskarragoak izango ditu".


Izan ere, Arrasateko Etxez etxeko zerbitzuan 27 pertsonak lan egiten dute, eta denak emakumeak dira. "Guk lan egiteko konpromisoa hartu dugu".


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE