Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Langabe eta langileendako eskaintza du

Bastida Akademiak on-line titulu ofizialak eta ostalaritzako ikastaroak ere eskaintzen ditu

Araba etorbideko akademiak %100 finantzaturiko ikastaro ugari eskaintzen ditu. Kontuan hartzekoa da Bastidak 1962tik funtzionamenduan diharduela.

595.Bastida.Akademia1 (id: 8119578)


Argazkiak eta bideoak: Bastida Akademia / Testua: Gontzal Landa Herbias / 2019ko urtarrilak 24, osteguna


Bastida Akademiaren aurtengo eskaintzaren berritasun nagusietako bat da Internet bidezko 3 titulu ofizial eskaintzen dituela:

  • Giza baliabideen kudeaketa integratua
  • Arreta soziosanitarioa mendekotasuna duten pertsonendako erakunde sozialetan
  • Lanbide heziketako irakaskuntza

Ikastaroa on-line dira baina ordu gutxi batzuk presentzialak izango dira, ikasleak dituen zalantzak irakaslearekin argitu ahal ditzan. Azterketak ere presentzialak izango dira.


Aipatzekoa da orain arte Bastida Akademinak telematikoak eman dituela, baina aurtengo hiru kurtso horiek titulu ofiziala dute saritzat.


Orokorrean, lana aurkitu nahi baduzu edo zure lanean hobetu gura baduzu, Araba etorbideko akademian ikastaro ugari izango dituzu.

 

595.Bastida.Akademia2 (id: 8157994)
Gainera, Bastidako ikastaro ugari %100ean finantzaturik daude, hau da, langabe eta langilearentzat dohakoa da. Hiru erakunde arduratzen dira diruarekin laguntzeaz: Hobetuz, Lanbide eta SEPE.


Hobetuz-ek langileei zuzendutako ikastaroak finantzatzen ditu batez ere, eta bi helburu ditu:


Langileek euren burua trebatzen jarraitzea, eta titulazio ofizialik ez duten langileek titulazioa lortzea.


Dena den, langileek izena eman ostean plaza batzuek libre jarraitzen baldin badute, langabeek plaza horiek bete ahalko dituzte.


Ikastaro hauek langileentzako egokiak diren ordutegietan ematen ditu Bastidak: arratsaldeko 18.00etatik aurrera, goizean goiz,... Gainera, langabeenak baino laburragoak dira, 10 eta 40 ordu artekoak.

SEPEk finantzatutako ikastaroak langileentzat dira gehien bat aurten, eta askotan langileek gaitasun ziurtagiria lortzeko balio dute, hona hauek dituzu:

  • Komertzioa Interneten: baliabideen optimizazioa
  • Marketing sozial media eta izen onaren kudeaketa on-line
  • Marketinaren kudeaketa 2
  • Stock eta etekinen kudeaketaren hobekuntza komertzioan (on-line)
  • Komertzio elektronikoa
  • Bihotz-birikietako erreanimazioa
  • Informazioaren segurtasuna (on-line)
  • Scanner-ean espezialista (on-line)
  • Lehergailuen garraioa (on-line)

 

Ondorengo ikastaroak Hobetuz-ek finantzatuak dira, hau da, langileentzat dira, baina ikastaroko plaza guztiak ez badira betetzen, langabeek plaza bete ahal dituzte:

  • Ingelesa (maila ezberdinak)  Oxford azterketara aurkezteko aukerarekin
  • Frantsesa (maila ezberdinak)
  • Alemana (maila ezberdinak)
  • MOD ingeniaritzarako software espezifikoa 1 (Solidworks)
  • MOD ingeniaritzarako software espezifikoa 2 (Autocad)
  • Arreta soziosanitarioa mendekotasuna duten pertsonendako erakunde sozialetan
  • Enplegurako formakuntza profesionalaren irakaskuntza
  • Webguneen sorrera
  • Kargen manipulazioa orga jasotzailearekin
  • Adobe Ilustrator
  • Adobe Indesign
  • Adobe Photoshop
  • Ikus-entzunezkoen sorrerarako software espezifikoa (Premiere Pro CC)
  • Nominak eta gizarte-segurantzak
  • Kontabilitate finantzieroa
  • Datu-baseen kudeaketa Excel-ekin
  • Birziklatzea: Gaitasun Ziurtagiri Profesionala

595.Bastida.Akademia3.HOBETUZ (id: 7349690)

 

 

Hirugarrenik, ondorengo ikastaroak langabeentzat zuzenduta daude, Lanbidek finantzatuak dira eta ikasleek enpresetan praktikak egiten dituzte (hizkuntza-ikastaroak izan ezik):

  • Produktu grafikoen diseinua
  • Tentsio baxuko instalazio elektrikoen muntaia eta mantentzea
  • Zaintza, segurtasun pribatua eta pertsonen babesa
  • Taberna eta kafetegietako zerbitzuak
  • Zerbitzu administratiboen eta orokorren lan laguntzaileak
  • Datu eta dokumentuen grabazio eta tratamendurako lanak
  • Giza baliabideen kudeaketa integratua (on-line)
  • Etxeko lanak
  • Azalera eta altzarien garbiketa eraikinetan eta lokaletan
  • Arreta soziosanitarioa pertsonei erakunde sozialetan (on-line)
  • Enplegurako lanbide heziketaren irakaskuntza (on-line)
  • Ingelesa (maila ezberdinak, baita trinkoa ere)  oxford azterketara aurkezteko aukera   
  • Frantsesa (maila ezberdinak, baita trinkoa ere)
  • Alemaniera (maila ezberdinak, baita trinkoa ere)

595.Bastida.Akademia4.LANBIDE (id: 8032414)

 

Aipatzekoa da gaitasun ziurtagiri bat titulazio ofizial bat dela, Europa mailan baliagarria, eta lanpostuak profesionalizatzen dituena.


Ziurtagiri hauek oso baliagarriak dira batez ere formazio espezifikorik ez zuten sektoreetakoentzat, adibidez segurtasun zaintzailea.


Gaitasun ziurtagiria lortzeko ikastaroak 3 mailatan banatzen dira: lehena egiteko ez da ikasketarik behar, bigarren maila egiteko beharrezkoa da Eskola-graduatua izatea, eta hirugarren mailarako beharrezkoa da Batxilergoa edo erdi mailako modulu bat egin izana.

 

595.Bastida.Akademia5 (id: 8246956)
Ikastaro honetan, eskolak jasotzeaz gain, enpresetan praktikak egiten dira, eta Hezkuntza Ministerioaren diploma ofiziala jasotzen da.


Diploma hau Eskola-graduatuaren maila berekoa da, eta hezkuntzako programan jasota geratzen da.


Horrek bermatzen du ikasleari ezagutza horiek errekonozituko zaizkiola Bastida Akademia ezaguna ez den tokietan ere.


Bastida Akademiaren eskaintzaren inguruan gehiago jakin gura baduzu, bide hauek eskura dituzu:

  • Whatsapp bidez: 629 04 80 74
  • Egoitzara bertaratuz: Araba etorbidea 3, 1  (08:00-20:00)
  • Telefono bidez: 943 79 35 33
  • Helbide elektronikoa :bastida@bastida.es
  • Webgunearen bitartez
  • Facebooken 
  • Twitterren
  • Instagramen 

595.Bastida.Akademia6 (id: 8275535)

 

Azpimarratzekoa da Bastida Akademia 1962an sortu zela, eta horrenbestez 57 urte inguru daramatzala funtzionamenduan.


Gaur egun administrazioaz 4 profesional arduratzen dira, eta eskolak emateaz 11 inguru.


Eskaintza zabala gauzatzeko, Bastidak 15 gela ditu (horietako batzuk praktiketarako prestatuak), arbela digitala, proiektoreak eta puntako beste erreminta batzuk.

Ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago, eta pertsona kopuru nahikoak interesa agertzean, ikastaroak martxan jarriko dira.


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE