Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Christian Felber ekonomialari austriarrak Kooperatibagintzaren I. topaketan hartuko du parte
Hitzordua ostiralean izango da Garaia Berrikuntza Gunean, goizeko 9:00etan hasita.
MONDARBERRI / Argazkiak:  El País / 2013ko ekainak 19, asteazkena

 

Lanki ikertegiak, Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, Mondragon taldeak eta Otalorak antolatuta, ekainaren 21ean Kooperatibagintzaren I. topaketa egingo da Garaia Berrikuntza Gunean, Kooperatibagintzaren I. topaketa, Arrasaten. Bertan Christian Felber ekonomialari austriarrak ere parte hartuko du. Topaketa goizeko 09:00etan hasiko da, eta 14:00ak arte iraungo du.

 

Sarrera Ainara Udaondok egingo du, Mondraon Unibertsitateko LANKI Ikertegiko kidea.  Ondoren, “Identitate Kooperatiboa: Mondragon Taldearen ildo estrategikoa” titulupean, Mondragoneko Gestio Sozialeko Zigor Ezpeletak, hitzaldia eskainiko du.  Talde dinamikarako tartea ere egingo dute Kooperatibagintzaren aurreneko topaketa honetan, bertan “Nola indartu kooperatiba izaera?” gaia landuko dute.

 

Christian Felber ekonomialari austriarra, eredu berriaren sustatzailea, ere izango da Garaia Berrikuntza Gunean.  “Economía del bien común: ekonomia eredu berri baterako proposamena” izeneko hitzaldia eskainiko du.  Amaitzeko, ‘Kooperatibagintzan aditu tituluko’ 4. edizioaren diploma banaketa burutuko dute.

 

 

590 (id: 6952531)

  Christian Felber.

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE