Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
[Hauteskunde kanpaina]
Ordainduren aldarria parlamentora eramateko konpromisoa hartu du Podemos Euskadik
Bi orduz batzartuta egon ondoren, Podemos Euskadi eta Ordainduko ordezkariak pozik agertu dira bileran adostutakoarekin. Euskolegebiltzar eratu berrian Ordainduren aldeko mozioa aurkezteko konpromisoari eutsi dio Ahal Duguk.
 (id: 7077996) 
Testua eta argazkia: Ibai Trebiño / 2016-09-21

Bi aldeak pozik utzi ditu gaur goizean Arrasaten Podemos eta Ordainduko ordezkarien artean egindako bilerak. Kooperatibismoak egun bizi duen egoera izan dute hizpide bi orduz luzatu den bileran eta Ordainduren auzia dela eta, hainbat konpromiso adostu dituztela iragarri dute alde biek.

Bileran parte hartu dutenen artean, Podemoseko hautagai Gipuzkoatik Amaia Arkotxa pozik agertu da bileran adostutakoarekin eta legebiltzar berrian Ordainduren aldarria defendatuko duen mozio aurkeztuko duela iragarri du. Arkotxak esan du "Fagorrek bizi duen problematikari konponbidea emateko konpromisoari eusten diogu, Euskadin Fagorrekin gertatzen ari dena ezagutzera eman behar da". Fagor electrodomesticosetik kanporatutako langileak ere izan ditu gogoan Arkotxak eta "beste kooperatibetan kalitatezko lanpostu bat bermatu behar zaiela" esan du.

Ordainduko Mikel Olabek ere bileraren balorazio positiboa egin  du eta bertan adostutako konpromisoen berri eman du: "Fagorren egoeraren inguruan eztabaidatzen jarraitzeko prest agertu dira (Podemos-eko kideak), Fagor electrodomesticosetik kanporatutako langileekiko konpromisoa hartu dute eta azkenik, gure aldarrialegebiltzar berrira eramateko konpromisoa". Bestalde,  irailetik aurrera Podemosekin batera kooperatibaren inguruko hainbat formakuntza saioa antolatuko dituztela iragarri du.     

Zentzu berean aritu da Igor Urizar Podemoseko zinegotzia eta gaurko bilera "beste bileren linean, hots, bide onean" joan dela adierazi du. Urizarrek esan du "Ordainduren aldarrikapenak entzuten jarraitu ditugu eta justizia sozialaren bidean, euren aldarrikapenak defendatzen". Hauteskundeak ere izan ditu hizpide zinegotziak "beste klabe batean egiten diren hauteskundeak" direla azpimarratuz, "irabaztera aterako direla" iragarri du, "ezkerreko gobernu baten alde, justizia sozialaren alde."

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE