Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
San Kristobalgo hilerritik atera ostean

Jose Maria Arizmendiarrietaren gorpuzkiak parrokian hilobiratu dituzte

Panteoiko argazkiak: Anabel Dominguez - Noticias de Gipuzkoa / Testua eta beste argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2016ko azaroak 24, osteguna


Lanak goizeko 10.00etan hasi dira San Kristobalgo hilerrian. Izan ere, Arizmendiarrietaren gorpuzkiak bertako pantoeoi batean zeudelako.


Kanposatuko langileek panteoitik gorpuzkiak atera dituzte, hainbat lagun bertan zirela:

  • Pedro Arizmendiarrieta Mondragon iloba
  • Juanjo Arizmendiarrieta Mondragon iloba
  • Jesus Mari Arizmendiarrieta Mondragon iloba
  • Iñaki Arizmendiarrieta Mondragon iloba
  • Ramon Etxezarreta medikua
  • Angel Garcia, Arizmendiarrietaren Lagunak elkarteko ordezkari
  • Jesus Mari Villar, Arizmendiarrietaren Lagunak elkarteko ordezkari
  • Juan Maria Olaetxea, bikario jenerala
  • Juan Maria Etxeberria, Elizako epaile
  • Leonard Bahati, Elizako Justizia sustatzaile
  • Fernando Altolagirre notarioa
  • Horacio Argarate, Arrasateko parrokoa

Aipatzekoa da hezurrekin batera markapasos bat eta kristalezko begi bat agertu direla, Arizmendiarrietari bizirik zela jarri zizkiotenak.


Ondoren, konfiantzazko mediku batek, Ramon Etxezarretak, hezurrak banan-banan identifikatu ditu, eta horien inbentarioa egin du.


Bitartean, Donostiako Diozesiko epaitegiko kide batzuek ekitaldiaren jarraipena egin dute.


Kide hauen zeregina izan da egiaztatzea ez zirela kanpoan geratzen Arizmendiarrietaren hezurrik edo bestelakorik.

 

Hilerriko lanak amaitu ostean, taldea parrokiara bertaratu da gorpuzkien kutxarekin, eta hainbat herritarrek ere jarraitu dute hilobiratzea, horien artean:

 

Jose Maria Ormaetxea eta Alfonso Gorroñogoitia (Arrasateko kooperatibagintzako sortzaileetako bi), Jabier Retegi (Arizmendiarrietaren Lagunak elkartekoa), Maria Ubarretxena alkatea, beste udal-ordezkari batzuk, hainbat herritar,... 


Kutxa barrura ere aktak sartu dituzte, eta kutxa erretauluan sartu dute, kaleko ate batetik erretauluaren atzealdera joan ostean.


Erretaulan zulo bat egiteko, aurrez igeltsero batzuk aritu dira, eta familiak kutxa bertan sartu ondoren, igeltsero batek zuloa tapatu du.


Horren ostean, Horacio Argarate parrokoak hitz batzuk esan ditu, eta bertaratutakoek elkarrekin otoitz egin dute.

 

Alfonso Gorroñogoitiak gogoratu du Arizmendiarrieta Arrasatera apaiz etorri zenean, berak 15-16 urte zituenean.


Jabier Retegik, fundazioko ordezkari, adierazi du kanoniazioari dagokionez "egin beharrekoak egin ditugula", baina oro har Arizmendiarrietaren "mezua gaurko gizartean aplikatzen jarraitu behar dugula".


Era berean, "bere mezua eguneratu beharra dugu, eta zentzu horretan egungo gizartearen premiak lantzea".


"Guretzat, berarekin urteak konpartitu genituenontzat, gaurko ekitaldia hunkigarria da benetan".

 

Gaur egun Vaticanoak "beneragarri" izendatua du Arizmendiarrieta, eta hemendik aurrera Vatikanoak santu edo beato izendatu lezake. Beato izendatuko badu, ondorengo gauzak egin ahalko dira:


Bere omenezko estanpak egin (gurpen pribaturako), mezan bera aipatua izatea, parrokiako erretaulan bere irudi bat jarri,...


Vaticanoak santu izendatuko badu, goian aipatutako aukerez gain, bere gurtzarako elizak sortu ahalko lirateke, adibidez.
 

 

Albiste hau osatzen gabiltza

 

 

Erlazionatutako albistea:
Jose Maria Arizmendiarrietaren hezurrak parrokian hilobiratuko dituzte


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE