Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Lapurreta saiakera batean

Zerkaostetako komertzio bati 3.500 euroko kalteak eragin dizkio

Atzo arratsaldean gizonezko gazte bat Zerkaostetako Ecolaundry garbitegian osten ahalegindu zen, txanponen makina behartuz. Horren harira, Ertzaintzak hainbat pertsona identifikatu zituen Hotel Mondragon ondoan.

595.Lapurreta.Saiakera.Garbitokian (id: 9386521)


Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2019ko maiatzak 19, domeka

 

Atzo arratsaldeko 18:30 aldera Zerkaosteta kaleko Ecolaundry Mondragon autozerbitzu garbitegiak lapurreta saiakera bat jasan zuen.

 

Gizonezko gazte bat txanponen makina behartzen saiatu zen, baina ez zuen bere helburua lortu eta lokaletik joan zen. Hala ere, komertzioko arduradunak salatu du 3.500 euroko kalteak eragin zituela.

 

Udaltzaingoa bertaratu egin zen eta ikerketa zabalik dauka. Testuinguru horretan, atzo arratsaldean Ertzaintzaren bi patruila hainbat gizonezko gazte identifikatu zituen Mondragon Hotelaren kanpoaldean.

 

595.Ertzaintzaren.Patruilak (id: 9444001) 

Ecolaundry Mondragon komertzioak 6 urte inguru daramatza funtzionamenduan, eta orain direla 5 urte inguru lapurreta bat sufritu zuen.

 

Aste honetan Arrasate erdialdeko okindegi batek lapurren 'bisita' jasan du, eta Ziorlan lapurreta saiakera bat izan da.

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE