Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Zapatuan Merkemerkauaren zortzigarren edizioa ospatuko da
Bertan, herritar zein bisitariek %70 eta 80 arteko deskontuak aurkitu ahal izango dituzte. Ohikoa den moduan, dendek euren produktuak kalera aterako dituzte. Horretarako, gune komunetako bat Herriko plazan kokatuko da.
Isei Barbero / Argazkiak:  Ibai-Arte / 2012ko irailak 11, asteartea

 

300 (id: 6485679)Uda ostean Arrasatek normaltasuna berreskuratu du jada, eta, testuinguru honetan, irailaren 15erako Ibai-Artek “plan bikaina” antolatu du:  Merkemerkaua.  Izan ere, zapatuan Arrasaten udaberri-udako beherapen azoka ospatuko da, ekimen honen zortzigarren edizioa izango dena.  Aurreko edizioetan bezala, azokaren ordutegia goizeko 10:00etatik arratsaldeko 20:30ak artekoa izango da, inongo etenaldirik gabe.

 

Ohikoa den moduan, oraingo honetan ere parte hartuko duten 32 saltokiak kalera irtengo dira. Azken edizioetan bezala, kokaleku desberdinak egongo dira:  batzuk  euren saltoki aurrean kokatuko dira, eta besteak kokaleku komun ezberdinetan.  Gauzak horrela, saltoki aurrean honako denda hauek jarriko dituzte euren produktuak:  Josle, Loramendi Kirolak, Oskarbi, Tamayo, Zubia, Itxaso, Mabel, Ttikitto, Udalaitz, Azul oscuro casi negro, Koro Zabaleta, Garraxi, Nothing Without, Lore lurrindegia, Tipi-Tapa, Pissa, UME eta Lilura.

 

Bestetik, gune komun horietako bat Herriko plazan kokatuko da, eta bertan ondorengo saltokiak egongo dira:  Haurtxoa, Txuri-Beltz, Biotika parafarmazia, Resusta-Karrikirri, Merche, Kapikua, Oihal eta Txuntxurunberde.  Azkenik, Olarte kalean beste hiru denda izango ditugu -Kili-kolo, Sikol eta Beinke-, eta Maalan BC jarriko da.

 

Esan beharra dago, eguraldiak arazoak sortu ez ditzan, antolatzaileek jakinarazi dutela Herriko plazan kokatuko den gunean estalpe bat jarriko dela.  Era berean, edizio honetan ere diptiko informatiboak banatuko dituzte bezeroen artean azoka hasi baino egun batzuk lehenago.  Bertan azokari buruzko informazioa zehaztuko da, ordutegia, programazioa, saltokien kokalekua …  Azokan, herritar zein bisitariek %70 edo %80ko deskontuak aurkitu ahal izango dituzte artikulu desberdinetan.

 

Bestetik, Merkemerkaua ospatuko den egunean kaleak animatzeko, egun guztian zehar musika izateaz gain kale animazioa ere izango dela iragarri dute Ibai-Arteko arduradunek.  Honen baitan, goizeko 11:30etatik eguerdiko 13:30etara trikitilariak arituko dira, 17:00ak eta 18:30ak bitartean erraldoi eta kilikien konpartsa irtengo da kalera, eta hauen ostean berriro ere hartuko dute lekukoa trikitilariek.

 

590 (id: 6474260)Arrasateko saltokiek euren produktuak kalera aterako dituzte zapatuan.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE