Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Martxoaren 16an

Zapatuko Azokan karapaixoa erosi edota egin ahalko da

Martxoaren 16an azoka berezia egingo da karapaixoa gaitzat hartuta. Rakel Perez de Arenaza arrasatearrak azaldu du karapaixo bat nola egin. Gainera, produktu hau erosgai eta zozkagai izango da.

550.Zapatu.Azoka.19.Martxo.ANTOLAKUNTZA (id: 6190704)


Kartela: Antolakuntza / Testua: Gontzal Landa Herbias / 2019ko martxoak 7, osteguna


Karapaixoaren sasoian gaudenez, martxoari dagokion azokan irina, arrautza, txorizo egosia,... izango dira.


Hala, Meatzerreka auzoko Askasibar baserriko Rakel Perez de Arenazak tailerra emango du, karapaixo bat nola egin azalduz.


Tailerra goizeko 11:00etan hasiko da, eta antolakuntzatik gomendatzen dute aurrez izena ematea, 943 79 64 63 telefonoan edo turismo@debagoiena.eus helbide elektronikoan.


Gainera, azokan karapaixoak erosgai izango dira, eta azokako erosleen artean 12 karapaixo zozkatuko dira.

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE