Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

MONDRAGONek 22,2 milioi euro inbertitu zituen gizartearekin dituen elkartasun konpromisoetan

Hasi zenetik, Arrasateko Esperientzia Kooperatiboaren ezaugarria izan da ingurunearekin konpromiso solidarioa eta erantzukizun soziala izatea. Horren baitan aipa daiteke ongizatea eta bizi kalitatea hobetzeko egiten duen ekarpen handia, enplegua eta enpresa jarduera sortuz, baita urtero kooperatiben etekinen %10 izaera sozialeko proiektuetan inbertitzea ere.

Portzentaje hori Heziketa eta Kooperatiba Sustapenerako Fondoaren bitartez bideratzen da (HKSF), eta 2009an 22,2 milioi eurora iritsi zen. 2005-2009 azken bosturtekoan, eduki sozialeko proiektuetan egindako inbertsioa 164 milioi euro izan zen.

22,2 milioi euro horien helmuga izan zen Mondragon Unibertsitatearen eta Politeknika Ikastegia Txorierri, Lea Artibai Ikastetxe eta Goierriko Lanbide Eskolaren eremuko prestakuntza eta hezkuntza garapeneko proiektuak babestea; halaber, ikerketari lotutako erakundeetara ere bideratu zen ekarpena.

Elkartasun fondo horrekin, halaber, euskara sustatzen eta herri eta hirietan kultur jarduera ugari garatzen lagundu zen; Hirugarren Munduan proiektu zehatzak garatzen parte hartu zen eta GKE-ei babesa eman zitzaien, bereziki Mundukideri; hain zuzen, erakunde hori MONDRAGONen eremuan bultzatu da, premia duten herrialdeetan ekintza sozial komunitarioak garatzeko.

Horrez gain, HKSFaren diruarekin kirol eta asistentzi jarduera ugari bultzatu ziren, gizarteratzeko programei eta erakundeei diruz lagundu zitzaien, ezinduentzako laguntzak eman ziren, drogen mendekoak birgizarteratzeko, adinduak zaintzeko, etab.

 

Informazio gehiago http://www.mondragon-corporation.com


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE