Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
[Testua: Arizmendiko Ikasle Abertzaleak]

Arizmendiko IAren irakurketa orokorra azken gertakarien inguruan

Manifa nazionala ez zen izan momentuko gauza, aurreko urtetik ari ginen honen inguruan borrokan eta 2017ko apirilaren hasieran Arizmendik greba araudia aldatzeko kompromisoa hartu zuen.

595.Arizmendi.Ikasle.Abertzaleak.Manifestazio.Nazionala (id: 6355125)


Testua: Arizmendiko Ikasle Abertzaleak / Argazkia: MB Artxiboa / 2018ko otsailak 27, asteartea


Dakizuenez, aurreko ostegunean manifa nazionala izan zen Arrasaten, greba eskubidea dela eta. Manifa nazional hori ez zen izan momentuko gauza, aurreko urtetik ari ginen honen inguruan borrokan eta 2017ko apirilaren hasieran Arizmendik greba araudia aldatzeko kompromisoa hartu zuen Ikasle Abertzaleek egindako ekintzen ondorioz. Orduan, Ikasle Abertzaleak kompromiso horretaz fidatu zen, eta Arizmendiri beraien lana egiten utzi zion.


Aurtengo ikasturtean, aldaketarik ikusi ez dugunez, arduradun batzuekin hitz egitea erabaki genuen, gure proposamenak esan genizkien eta eurak onartu eta aldatzeko kompromisoa hartu zuten, eta manifa nazionala bertan behera uztea erabaki genuen, beraiek konpromiso zehatz batzuk hartuz gero. Denbora baten ondoren, konpromiso zehatz horiek betetzen hasi ez zirela ikusi genuen, eta manifa nazionala martxan jarri genuen berriro ere. Azpimarratu nahi dugu, ez dela konspiraziorik egon, eta gezurra dela Donostiako baten aginpean geundela. Gainera manifa nazionalarekin gure eskariekiko elkartasuna erakutsi nahi genuen, gatazka daukan edozein enpresa edo zentrotan egin ohi den bezala, borroka maila nazionaletik hauspotuz.


Greba araudiaren arazo hau ez da azken egunetan irten den arazoa, urte askotan egon dira greba araudia aldatzeko protestak, izan ere, orain dela 16 urte, hau da, Ikasle abertzaleak-eko militante gehienak jaio baino lehenago, “sentada” bat egin zen greba araudia aldatzeko helburuarekin, eta gerora ere jakin dugu ikasle ohi asko kexatu izan direla grebak ia sistematikoki zapuzten zirelako oraingo araudiarekin. Baina ikus dezakegun bezala, ez zen ezer lortu, Arizmendik ez zuen izan nahi ezer aldatzerik.
Ikasle askori, eta emakumeei gehienbat, asko gustatuko litzaiguke araudi hau martxoak 8 egunerako aldatuta egotea, horrela bozkatzeko eskubidea izango genuke, eta horrela gure borroka aldarrikatzeko aukera. Ez hori bakarrik, Martxoak 21ean ere greba deialdia daukagu, Hezkuntza Sistemaren atzerapausuen kontra.Bi egun hauek hurbil daude, eta lotsagarria da oraindik greba araudi zaharrarekin bozkatu behar izatea, hainbeste hilabeteko promesen ostean.


Hau dena nola doan ikusita, gure eskariak hauek dira, berriz:

  • %25-eko desbinkulazio langa kentzea
  • DBH4.mailakoek greba eskubidea izatea
  • Ikasle Abertzaleak ikastetxe barruan lan politikoa egiteko aukera izatea
  • Azterketak greba egunarekin bat eginez gero, azterketa hori atzeratzea
  • Paro eskubidea onartzea.

Eskaera hauek betetzeko errazak direla uste dugu, izan ere, institutuko ikasleek antzerako araudia dute, baina DBH3.mailakoek bozkatzeko eskubidea ere badute, eta hori gure eskarien artean sartzea aztertzen ari gara.


Manifa nazionalaren harira, jasotako presioak azaltzea gustatuko litzaiguke. Irakasleen partez, manifa hartara ez joateko presioak ugariak izan ziren. Manifa izan baino egun batzuk lehenago hasi ziren abisatzen, egun hartan manifara joaten zirenei, beraien gurasoei deituko zietela, edo falta bat jarriko zitzaiela ordu hartan gelan ez zeuden ikasleei. Hori dena gutxi balitz, manifa eguna baino egun bat lehenago guraso bilera bat egin zuten, Ikasle Abertzaleak-en inguruan hitz egiteko, eta gurasoei konbentzitzeko ez uzteko beraien seme-alabei manifara joaten, oso arriskutsua izan ahal zelako egongo ziren istiluengatik. Hori gezur galanta da, denok dakigulako manifa lasai eta baketsua izan zela. Eta irakasleek ere bazekiten, bitartekari batek oso garbi utzi zuelako ez zela istilurik egongo. Eta nahiz eta guk ere, militanteok, irakasleei ez zela istilurik egongo behin da berriz azpimarratu, Iñaki Etxezarretak esango zuen bezala, beraiek euren zirkoa montatzen jarraitu zuten, eta beldurra zabaltzen segitu zuten. Ostegunean, manifa egunean Olartera deitu zuten, eta Olarteko umetxoen guraso denei esan zieten ordu erdi lehenago jaso behar zutela haurra, manifa nazionalean egongo ziren istiluengatik. Ikusten duzuen bezala, Arizmendik beraien zirkoa montatu zuten herrian beldurra sartzeko, baina soberan zekiten ez zela istilurik egongo.


Gero, ikasleak haien artean enfrentatzen saiatu dira, izkina bakoitzean gauza ezberdin bat esanez, eta ordezkarien ahotan, beraiek esan ez duten hitzak ipini dituzte, Donostiako baten agindupean geundela bezalako gauzekin. Eta hainbat ordezkarik jakin gabe, denen izenean testu bat zabalduz.


Gainera, Arizmendi euskararen atzean ezkutatzen zen eztabaidan ez sartzeko, IA euskararen kontra balego bezala! Arreta gure eskarietatik desbideratzeko eta arazoaren funtsa ez aipatzeko.


Amaitzeko, ikasle eta ordezkariei dei egiten diegu, gure aldarrikapenak inolako tutela barik aurrera eramateko, irakasleek eta gurasoek gure eskubideen inguruan ez daukatelako erabakirik, horiek onartzeaz aparte. Gure eskariak arrazionalak eta minimoak dira, araudiaren aldaketa azkar batekin konpontzekoak, ez “partehartze prozesu” tutelatu eta amaiezin batetan itotzekoak. Beraz, ikaslok batuta eta lanean ibili behar dugu! Animo eta aurrera!


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE