Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
800 €, gitarra bat, portatil bat,... ostu dituzte

Jaizale taberna-elkarteari lapurtu diote

Goizaldeko 3:00 aldera lapurrak, kaleko ateko sarraila puskatuz, lokal barrura sartu dira. Taberna, elkartea, sukaldea eta biltegia miatu dituzte. Ertzaintza zientifikoa lapurren arrastoen bila aritu da.

595.Lapurreta.Jaizalen.19.Atea (id: 8696647)


Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2019ko maiatzak 4, zapatua

 

Gaur goizaldeko 3:00 inguruan lapurrek Olarte kaleko tabernako atearen sarraila puskatu dute, inguruko bizilagun batek entzun duenez.

 

Lapurrak lokalaren barrualdean alde batetik bestera ibili dira, batzuetan aurkitu dituzten giltzak erabiliz, eta besteetan ateetako sarrailak puskatzen.

 

Horrela tabernan, elkartean, sukaldean eta biltegian baliodun objektuen bila ibili dira. Kaxa erregistratzailean ere eskua sartu dute. 800 €, gitarra bat, portatil bat eta hainbat janari lapurtu dituzte.

 

595.Lapurreta.Jaizalen.19.Kutxa (id: 8718212)

 

Lapurretaren berri izan du bertako langile batek gaur goizean, lanera sartzear zela, eta lokaleko arduradunei eta jabeei abisua eman zaie.

 

Ertzaintza ere bertaratu da, eta unitate zientifikoa lapurren arrastoen bila aritu da. Jaizalek irailean beste lapurreta bat sufritu zuen. 

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE