Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Gipuzkoako Entzutegiaren behin betiko erabakia

Epaileak erabaki du Udala kanpo uztea ordezkari sindikalen aurkako prozesutik

Prozesu judizial honek erabaki beharko du ea CCOOeko ordezkari sindikalek, Iturbide egoitzako lan-gatazkaren testuinguruan, "irainak eta kalumniak" egin zizkieten edo ez Udaleko Gizarte Ongizateko buru teknikoari eta Iturbideko arduradunetako bati.

550.Iturbide.Egoitza.Kontzen.Plazan (id: 1056838)


Testua: Gontzal Landa Herbias / Argazkia: MB Artxiboa / 2019ko maiatzak 17, ostirala


Gipuzkoako Probintzia Entzutegiko Lehen Alorrak erabaki berri du Arrasateko Udala behin betiko prozesu penaltik kanpo uztea.


CCOO sindikatuak azaldu duenez, lan-gatazkaren helburua izan zen Iturbide egoitzako "langile guztiendako lan-egutegi orekatua lortzea".


Hala ere, egoitzako "Zuzendaritzak eta Udalak berak jarrera itxia agertu zuten", eta "egoera desblokeatzeko hainbat mobilizazio egin ziren".


Horietako batean gutxienez, salaketa penalak gaitzetsi duenez, "irainak eta kalumniak" bota ziren Udaleko Gizarte Ongizateko buru teknikoaren eta Iturbideko arduradunetako baten aurka.


Bi pertsona hauek salaketa penala aurkeztu zuten orduko 5 ordezkari sindikalen aurka, eta gehitu zitzaien akusazio partikular bezala.


CCOOek adierazi duenez, sindikatu hau "ahalegin zen hainbat alditan Udalarekin bitartekaritza egiten, Udala prozesutik atera zedin". Alabaina, "bere esku zegoen guztia egin du prozesuan jarraitu ahal izateko".


Goian aipatu bezala,  Gipuzkoako Probintzia Entzutegiak erabaki du Udala prozesu judizialetik kanpo uztea. CCOOk eskatu ditu "negoziaketei berrekitea eta salaketak kentzea".

 

Zabalik jarraitzen duen prozesu judizialak erabaki beharko du ea ordezkari sindikalek "irainak eta kalumniak" bota zizkieten edo ez Udaleko Gizarte Ongizateko buru teknikoari eta Iturbideko arduradunetako bati. 

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE