Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Ekintza baketsuak kotxe-ilara batzuk eragin ditu

Ordaindu kateatu egin da, “Sotilek negozia dezan”, Olandixoko sarreran [Bideoak]

Ordaindu eta Eskuratu elkarteetako kide ugarik goizeko 7:30ean Olandixoko guneko sarrera itxi dute, era baketsuan, hain zuzen, negoziazio mahaian esertzeko Mondragon Korporazioko lehendakari berriarekin, Javier Sotilekin.

590.Ordaindu.Kateak.Orokor (id: 6066872)


Testua, bideoak eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2014ko azaroak 24, astelehena

 

Goizeko 7:30ak aldera Ordaindu eta Eskuratu elkarteetako kide ugari kateatu egin dira Olandixora igotzeko sarreran.

 

Ordainduko ordezkari batek, Mikel Olabek, adierazi digu ekintza baketsua egin dutela “Sotilek negozia dezan, pixka bat hausnar dezan eta demokratikoki negozia dezan”.

 

590.Ordaindu.Kateak.Aurrez (id: 6114418)

Ordainduko eta Eskuratuko kaltetuek ziurtatu dutenez, “guk ez daukagu presarik, eta ez daukagu ezer galtzeko, beraz aurrera jarraituko dugu gure helburuak lortu arte”.

 

Ildo horretan, Ordaindu eta Eskuratu Sotilekin zuzenean negoziatzeko eskaera bat aurkeztekoak dira.

 

590.Ordaindu.Kateak.Pankart (id: 6135282)

Ekintza baketsuak ordu erdi batez galarazi du kotxeak pasatzea Mondragon Korporaziora, Laboral Kutxara,…

 

Ondorioz, kotxe-ilarak izan dira inguru horretan, eta adibidez Alfonso VIII.a etorbidean ilara luzea eragin du.

 

590.Ordaindu.Kateak.Kateak (id: 6169505)

Ertzaintzaren hiru patruila bertaratu dira, eta agenteek kateatutakoei galdetu diete ea “nor den honen erantzulea”, eta kaltetuetako batek erantzun die “hor goiko horietako batzuk”, Mondragon Korporazioko goi kargudunei erreferentzia eginez.

 

Polizia autonomikoak bi lagun identifikatu ditu, eta 400 euroko isuna ordaindu beharko dutela gaineratu. Kateatutako lagunek 8:00ak aldera protesta amaitutzat eman dute, baina berretsi dute mobilizazioekin jarraitzeko asmoa dutela.

 

590.Ordaindu.Kateak.Gizon-emak (id: 6203380)

 

590.Ordaindu.Kateak.Ilarak (id: 6229072)

 

590.Ordaindu.Kateak.Ertzaintza (id: 6245862)

 

590.Ordaindu.Kateak.Gizonak (id: 6307766)


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE